Herriko 4 arraunlari, Kontxako Bandera eskuratzeko lehian

Noaua Aldizkaria 2015ko abu. 27a, 17:20

Aurkeztu berri dute iraileko lehen hamabostaldian jokoan izango den arraun munduko proba preziatuena; Kontxako Bandera. Irailaren 6an eta 13an jokatuko dira hurrenez hurren Donostiako uretan, emakumezko zein gizonezkoen estropada jardunaldiak.

Aurretik, irailaren 3an ospatuko da sailkatze proba. Eta usurbildarrak nonahi ikusiko ditugu, 4 arraun taldeetan ordezkatua egongo baita udalerri hau. Astebete barru, 4 herritar beste hainbeste arraun taldeetan, Kontxako Banderarako sailkatzeko duten onena ematen ariko dira. 2 emakumezko eta 2 gizonezko, honako laukotea:

Emakumezkoen estropadetan:

San Juan: Sarai Lizaso Mitxelena.

Getaria-Zarautz: Nagore Arruti Urkiola.

Gizonezkoen estropadetan:

Hondarribia: Alex Udabe Pagola.

Orio: Iñaki Errasti Ubera.

Aipatzekoa; usurbildarron taldeak sailkapeneko lehen postuetan direla. Gizonezkoen txapelketan, Hondarribia sailkapen buruan da eta Orio hirugarren. Emakumezkoetan Sarai Lizaso kide duen San Juan, lehen postuan da baita.

Bestalde, Kontxako Banderarako sailkatze proban parte hartzen ikusiko ez ditugun arren, beste bi herritar dabiltzala baita arraunean. Orio B taldean hain zuzen; Josu Ostolaza eta Iker Etxabe.

Kontxako Bandera, egutegia

Irailak 3, osteguna: sailkatze proba

17:30 Emakumezkoen sailkatze proba:

A multzoa

Parte hartuko duten taldeak: Cabo, Getaria-Zarautz, Hibaika, Orio, San Juan eta Zumaia.

B multzoa

Parte hartuko duten taldeak: Donostiarra, Chapela, Colindres, Hernani, Oiartzungo Itsaslapurrak A.K.

18:00 Gizonezkoen sailkatze proba:

A multzoa

Parte hartuko duten taldeak: Astillero, Bermeo-Urdaibai, Cabo, Getaria, Kaiku, NT2 Hondarribia, Orio, Portugalete, San Juan, Sanpedrotarra A.E., Tirán-Pereira, Zierbena Bahias de Bizkaia.

B multzoa

Parte hartuko duten taldeak: Amegrove, Castropol, Ares, Mugardos, Deusto-Bilbao, Hibaika A.E.,  Lekittarra, Oiartzungo Itsaslapurrak A.K., Ondarroa, S.D.R. Pedreña, Zarautz eta Zumaia.

Irailak 6 eta 13: jardunaldi egunak

11:00 Emakumezkoen estropadak.

12:00 Gizonezkoen estropadak.