Urtero moduan Coimbran (Portugal) dira egunotan Usurbil Judo Klubeko kideak, abiatzear duten denboraldia prestatzen; maila fisiko, tekniko eta taktikoa lantzen. Taldeko 21 kide joanak dira Coimbrara astebeterako. Igande honetan dira itzultzekoak, klubak blog bidez berri eman duenez. Frantzia, Inglaterra, Alemania eta Portugaleko judokekin biltzekoak ziren.
Prestakuntza saioak abiatzear
Datorren asteartean, irailaren 1ean abiatuko du Usurbil Judo Klubak, ziur garaipenez josia etorriko den ikasturte berria. Entrenamendu saioen egutegia finkatu du klubak. Honatx, entrenamendu saioak ze egun eta ordutan izango diren, eta saio bakoitza ze adinetakoei zuzendua egongo den:
-Astelehen (19:00-20:00) eta ostiralak (18:30-19:30): DBH.
-Astearte eta ostegunak: 17:00-18:00 5 urte, LH 1-2.
-Astelehen eta asteazkenak: 18:00-19:00 LH 3, 4, 5, 6.
Informazio gehiago eta irudia: jcusurbil.com