Atxegaldetarrak poteoan, jaiei ekiteko irrikitan

Noaua Aldizkaria 2015ko abu. 28a, 19:11

Ofizialki jaiak abiatu gabe egon arren, festa giro betean da Jaixkipe txarangakoen laguntzaz Kaxkoa ere bereganatu duen Atxegalde. Poteo betean dira Jai Batzordeko kideak hainbat lagunekin batera herri erdigunean, festak abiatzear dituztela eta herritarrak auzora bertaratzeko gonbidatzen. Urteroko taldeko argazkia atera ostean hartu dute atxegaldetarrek Kaxkorako bidea, soziedadetik irten ostean. Eta etxeko lanak eginda, azken egunotan festetako azpiegitura guztia prestatzeko lanean gogor aritu ostean.

Hasi dute festa, baina jaiak ofizialki arratsaldeko 20:00etan abiatuko dira, auzoko plazan jaurtiko duten txupinazoarekin. Atxegalden guztia prest, urteko asteburu mugituenari ekiteko.