Atxegalde jaietan eta 10. edizioari begira

Noaua Aldizkaria 2015ko abu. 28a, 21:13

Orain bai, festei ekiteko suziri ofiziala jaurtita Atxegalde 48 orduko jaien zurrunbiloan murgildu da. Bertaraturikoei eskerrak eta ongi etorria emanez hasi du Jai Batzordeak, hasiera ekitaldiko diskurtsoa. Diskurtso laburra, aurtengoaz gozatzeko mezua zekarrena. Baina 2016ari begira ere jarri gaituzte jaietako antolatzaileek. Urtebete barru, Atxegaldeko festen hamargarren edizioa ospatuko baita. Berezia izango da ziur. Baina horiek datorren urteko kontuak.

Aurtengora itzulita, aurretik 48 ordu dituzte atxegaldetarrek nahiz auzora parrandarako gogoz gerturatu nahi duten guztiek, jaiez gozatzeko. Txupinazoa jaurti ostean ireki dute txosna, luntx eder bat ere eskaini dute, buruhandiak irten dira lehen aldiz eta orain, kontzertu gauari begira denak. Goizaldera arte jai Atxegalden:

Abuztuak 28 ostirala

23:00 Kontzertu gaua: Zaparra, Ze Esatek!, Gozo gozo.

Abuztuak 29 larunbata

11:00 Umeentzako jokoak eta opari banaketa.

14:00 Herri bazkaria (norberak etxetik ekarria).

16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).

Ondoren, haurrentzako antzerkia: Bertsol Haritza.

18:30 Txokolatada.

Ondoren, buruhandiak.

21:00 Euskal-Afari-Musikatua Iñorkinak taldearekin.

Gauean: Ingo al deu!, DJ Burunda.

Abuztuak 30 igandea

12:00 Haur eta helduen toka txapelketa.

Ondoren, salda eta pintxo banaketa (Alkorta autozerbitzuaren eskutik).

17:00 Mastertxef txikia.

18:30 Bertso musikatuak.

22:30 Azken traka.

Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.