Goiz nahiz arratsaldez, etxeko txikienen txanda festetako bigarren egun honetan. Euskal afari musikatua gauean, eta gero, ostiral gau honetan aski izan ez dutenentzat, Ingo al deu! eta DJ Burunda goizaldera arte.
Abuztuak 29 larunbata
11:00 Umeentzako jokoak eta opari banaketa.
14:00 Herri bazkaria (norberak etxetik ekarria).
16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).
Ondoren, haurrentzako antzerkia: Bertsol Haritza.
18:30 Txokolatada.
Ondoren, buruhandiak.
21:00 Euskal-Afari-Musikatua Iñorkinak taldearekin.
Gauean: Ingo al deu!, DJ Burunda.
Abuztuak 30 igandea
12:00 Haur eta helduen toka txapelketa.
Ondoren, salda eta pintxo banaketa (Alkorta autozerbitzuaren eskutik).
17:00 Mastertxef txikia.
18:30 Bertso musikatuak.
22:30 Azken traka.
Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.