4 bikote saritu, zaletu finak dituen Atxegaldeko jaietako mus txapelketan

Noaua Aldizkaria 2015ko abu. 30a, 16:05

Jaiak non, han izaten dira karta jokorako prest. Ez dute hitzordu bakar bat ere galtzen. Auzoetako jai batzordeek badakite hori, eta hutsik egin gabe txertatzen dute festen egitarauetan, adin ezberdinetako herritarrak (gizonezkoak gehienetan) erakartzen dituen mus txapelketa. Atxegaldeko jaietan ere lehia sano bezain serio askoa izan da. Txantxa gutxi muslarien artean. Eta amaieran, 4 bikote saritu; denetariko oroigarri eta jan nahiz edateko produktuak eskuratuta.

Sailkapena

1-Imaz-Esnaola. Sariak: Txapelak, kopak, 2 arkume, mariskada eta 2 txanpain botila.

2-Pako-Jexux Arruti. Sariak: kopak, 8 txuleta, mariskada eta 2 txanpain botila.

3-Patxi-Joxe Mari. Sariak: kopak, 4 untxi eta 2 txanpain botila.

4-Salegi-Antonio. Sariak: kopak, 4 kg saiheski eta 2 txanpain botila.