Eskerrak karpa azpiari. Aurtengoan erabilera anitzetarako baliatu du Jai Batzordeak, Atxegaldeko festetako "aterpea". Sargori izan dugu asteburuan, eta beroa jasanezina zen orduetan itzalpea ia ezinbestekoa izan da zenbait ekitaldi ospatzeko. Tartean, Haurren Eguneko ekintza bat baino gehiago. Etxeko txikienak marrazten, globoak lehertzeko harrapaketan, edota opariz beteriko lorontziak hausten ikusi genituen, etxeko txikienei zuzenduta larunbat goizean ospatu ziren jokoetan. Arratsaldean zehar jarraitu zuen haurren festak, hitzekin jolasean jarri zituen Bertsol Haritza saioarekin, txokolate jan eta buruhandiekin, ondoko irudiotan ikus dezakezuenez.