Tokak abiatu du, txapelketei eskainia dagoen jaietako azken eguna

Noaua Aldizkaria 2015ko abu. 30a, 17:20

Txapelketei eskainitako eguna izan ohi da Atxegaldeko jaietako igandea. Arratsalde honetan ospatuko den Mastertxef txikiaren aurretik, azken edizio hauetan indartzen joan den tokari tartea egin diote festetan. Haur nahiz helduen modalitateko lehia saio bana ospatu da. Parte hartzea sustatu du, eta tartean baziren maila bikaina erakutsi duten lehiakideak. Adin tarte ezberdinetan sarituak izan diren lagunak goiko irudietan dituzue. Jarraian, txapelketan parte hartu duten hainbat lagunen argazkiak, hamaiketakoa banatzen aritu direneko erretratuekin tartekatuta.

Aurten ere "Ekipo A" taldeak ez du hutsik egin. Alkorta saltokikoei esker, salda, haragi eta txorizo egosi pintxo bikainak dastatu dituzte Atxegalden,  maila handiko auzotar zerbitzarien eskutik.