Musikari eta bertsolari ezagunak Atxegaldeko jaietako azken txanpan. Udako erronkak, bertsolarien arteko harremanak... hizpide izan dituzten bertsoak, eta musikarien saioaz gozatzeko aukera egon da azken orduotan jai guneko karpa azpian.
Festak amaitzear dira; azken hitzordua 22:30ak aldera, Udarregi Ikastola aurreko patioan. Azken traka burrunbatsu, koloretsu eta ikusgarria, festen 9. edizioa agurtzeko.