Sukaldaritzaz badakitela eta sukaldatzen ere bai, argi erakutsi dute Atxegaldeko jaietako Mastertxef lehiaketan parte hartu duten gaztetxoek. Tarta eder bat prestatu behar zuten. Jai Batzordeak eginiko galderei zuzen erantzun behar zieten lehenik, tartarako ahalik eta osagai gehien izateko. Eta segidan, ordu laurdeneko tartea izan du talde bakoitzak, eskuraturiko osagaiekin, tarta goxo askoak prestatzeko. Itxura ederra, eta zapore ezin hobea zuten denek. Epaimahaiak ez du azken erabakia hartzeko lan erraza izan. Iruditan dituzue txapeldunak eta baita Mastertxef lehiaketak emandakoa ere.
Txapelketa estreinakoz antolatu du Jai Batzordeak. Aurreko urteetan ospatu izan den patata tortila lehia ordezkatu du ekimenak.