Masusta Kofradiaren Eguna, irailaren 11n

Noaua Aldizkaria 2015ko abu. 31a, 09:00

2007. urteaz geroztik tradizio bilakatu duten hitzordua aurten, irailaren 11n ospatuko da, Txirristra tabernan ospatuko den afariaren bueltan. Besteak beste, afaldu, ereserkia abestu, eta kofradekide berria izendatuko da. Ekitaldi irekia da, otordura animatzen dena honenbestez, apunta dadila aurrez, aipatu edaritegian.

Eguna: irailak 11, ostirala.

Ordua: 21:00.

Tokia: Txirristra taberna.

Zehaztasunak: "2007. urtean eratu zen Masustaren Kofradia Txirristra Tabernan bost lagunekin. Geroztik, urtez urte ospatzen da irailean Krofradiaren Eguna. Aurten, hamahirugarren kofradea izendatuko da. Dena jai eta kantu giroan ospatzen da. Ekintza erabat irekia da etorri nahi duen herritarrarentzat".

Egitaraua:

-Afari irekia Txirristra tabernan (aldez aurretik izena eman).

-Kofradegaiaren aurkezpena.

-Jantzi banaketa eta janztea.

-Masustaren propietateen irakurketa.

-Kofrade berriaren zin egitea.

-Hurrengo urterako kofradegaiaren izendapena.

-Masustaren ereserkia.

Elkarrizketa antolatzaileei

MASUSTAREN ERESERKIA

Larraren fruitu da bera

garaian zein ugaria!

ale txikiena ere

elikagaiz da haundia.

Horregatik, guk, zaleok,

izan dugu ausardia

Usurbilen eratzeko

masustaren kofradia.

Masusta heldu denean

beltza da bainan garbia

elikatzeaz gainera

arazten duen jakia.

Horregatik, guk, zaleok,

izan dugu ausardia

Usurbilen eratzeko

masustaren kofradia.

Erromatarrek zioten

oso estimu handia

guk ere gora dezagun

merezi duen guztia.

Horregatik, guk, zaleok,

izan dugu ausardia

Usurbilen eratzeko

masustaren kofradia.