Besabin abiatu, Mandoegi mendi igo eta Goizuetarako bidea osatzeko aukera izango da iraileko bigarren igandean, Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeran parte hartu asmo dutenek. Joan etorria autobusez egingo denez, hilaren 13ko txangorako izena aurrez eman beharko da, irailaren 9a baino lehen. Jarraian, irteerari buruzko zehaztasun gehiagoren berri:
Irteera hitzordua: 07:30etan, Oiardo Kiroldegiko aparkalekutik.
Ibilbidea: 21 kilometrokoa, 5 ordutan egitekoa. "Besabitik Goizuetarako bidea ezagutzeko aukera izango dugu eta Mandoegi mendia igoko dugu".
Garraioa: autobusez.
Izen ematea: irailaren 9a baino lehen, 12 euroko ordainketa Andatza M.K.T.ren kontuan:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.
Oharrak:
-Otordua ibilbidea amaitutakoan egingo dugu.
-Janaria norberak eraman behar du. Edaria antolatzaileen esku.
-Andatza M.K.T.-koen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu.
Informazio gehiago: andatza.com
Antolatzailea: Andatza M.K.T.