Iruña-Veleiara bisita gidatua igandean, Nafartarrak taldekoekin

Noaua Aldizkaria 2015ko abu. 31a, 14:03

Nafartarrak taldekoek igande honetan, irailaren 6an, Iruñea-Veleiara eta irailaren 20an Orreagako guduak izan ziren gunera bisitaldi bana antolatu dute. Autobus zerbitzua jarri asmo dutenez, txango hauetara joan asmo duenak aurrez eman dezala izena. Irteera hauei buruzko zehaztasun gehiago segidan:

Irailak 6, igandea: bisita gidatu alternatiboa Iruña-Veleiara

Irteera hitzordua: 08:45etan, udaletxe aurretik autobusez.

Izen ematea: 636 265 592 edo aihert@gmail.com

Oharrak:

-"Norbait bere kontura joango balitz, bertako aparkalekuan elkartuko ginateke 10:15ak aldera".

-Bisitaren ondoren, bazkaria (eguneko menua) hurbileko jatetxe batean. Bazkariaren ondoren, solasaldia eta proiekzioa jatetxeko egongela batean.

Zehaztasunak: "Lekua zoragarria da. Hiri erromatar zaharraren harresiek zutik jarraitzen dute eta barruan hainbat leku interesgarri bisita daiteke. Baina harresien kanpoaldea ere oso interesgarria da, hiria askoz ere zabalagoa izan baitzen IV. mendera arte. 2005 eta 2006 urteetan Eliseo Gil arkeologoak zuzendutako taldeak 400 pieza baino gehiago aurkitu zituen inskripzioekin. Latinezko eta euskarazko testuak, sinbologia eta ikonografia kristaua eta eguneroko bizitzako irudiak dituzte.

Baina 2008an Batzorde batek faltsutzat jo, eta Arabako Diputazioak arkeologoak bota eta auzibidean jarri zituen. Aditu batzuek urteak daramatzate gaia aztertzen, eta beren ustez benetakoak dira grafitoak. Juan Martin Elexpuru idazle eta filologoak egingo ditu gidari-lanak. Bere ikuspegia emango digu gertatutakoaz. Gaur egungo egoera zein den ere azalduko digu".

Irailak 20, igandea: mendi irteera gidatua Orreagako guduak izan ziren inguruetara.

Irteera: 08:30etan autobusez edo kotxez, udaletxe aurretik.

Izen ematea: 650 195 941 (Jexux).

Zehaztasunak: "VIII. mendetik IX. mendera bitartean, baskoiek etsai handiak izan zituzten inguruan: frankoak, musulmanak, asturrak... Orreagako guduak defentsa- eta iraupen-nahiaren erakusgarri garbiak dira. Baskoiek beren lurraldean zuten nagusitasuna frankoen -garaiko inperiorik handienaren- armadarekin izandako liskarretan ikus daiteke; borroka latz horien ondorioa izan zen -Chanson de Roland delakoa da horren lekuko- Iruñeko erreinu independentea aldarrikatzea. Karlomagno, Roland, Eneko Aritza, Banu Casi-tarrak... Orreaga da Nafarroako euskal independentzia ekarri zuten gertakari haien jokalekua".

Antolatzailea: Nafartarrak.