Hainbat zerbitzu ohiko ordutegira itzuliko dira gaur

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 1a, 10:16

Uztailean eta abuztuan, zerbitzuak uda garaira egokitu, murriztu edota eten ostean, estreinatu berri dugun iraileko lehenengo egun honetan, ohikotasunera itzuliko dira, bus taxia, Oiardo Kiroldegia, Kz Gunea...

Zehaztasun gehiago segidan:

Gattunk Denda

Abuztuan goizez soilik irekita izan ostean, ohiko ordutegia izango du indarrean hilabete honetatik aurrera, #Kilometroak15 ekimenaren aldeko saltokiak: Astelehenetik larunbatera: 10:30-13:00 / 18:00-20:00 (astelehen goizetan, larunbat arratsaldeetan eta igandeetan itxita).

Kz Gunea

Uztailean goizez ireki eta abuztuan itxita izan eta gero, arratsaldez irekiko dute Kz Gunea, astearte honetan hasi eta irailaren 30era arte; 16:00-20:00 artean. Ikastarook eskainiko dituzte:

-Irailak 2-10, 16:00-18:00: Irudi ikastaroa.

-Irailak 16, 16:00-18:00: Kizoa. Collage-ak sortu eta partekatu.

-Irailak 17-24, 16:00-18:00: Ofimatika ikastaroa.

Informazio gehiago: 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net

Bus taxia

Uztailaren 30era arte, goiz eta eguerdian lotu zituen auzoak eta landa eremua herri erdigunearekin. Abuztuan zerbitzua eten zuten. Astearte honetatik aurrera, bus taxia berriz ere ohiko ordutegian irtengo da errepidera, astelehenetik ostiralera:  7:30-8:30, 10:30-11:30, 13:00-14:00, 15:30-16:30, 19:00-20:00. Geltokiak ohikoak izango dira. Informazio gehiagorako: 630 643 596.

Lurraldebus, neguko ordutegian

Astearte honetatik aurrera, neguko ordutegia izango du indarrean Lurraldebusek (trenak udako ordutegian segiko du igandera arte. Neguko ordutegi berria indarrean, datorren astelehenetik, irailaren 7tik aurrera). Ordutegi berria ikusteko, klikatu hemen: Lurraldebus1516

Informazio gehiago:

902 543 210

euskotren.es

@euskotrenEJGV

Oiardo Kiroldegia:

Astelehenetik ostiralera;

Igerilekua: 07:00-12:30 / 14:30-21:00.

Kiroldegia: 07:00-12:30 / 14:30-22:00.

Larunbatetan:

Igerilekua: 09:00-21:00.

Kiroldegia: 09:30-21:30.

Igande eta jai egunetan:

Igerilekua: 09:00-13:00.

Kiroldegia: 09:00-13:30.

Ordutegia laster egokituko dute...

-Sutegi udal liburutegia:

Irailaren 4ra arte:

Astelehenetik ostiralera: 09:30-14:00. Irailaren 7tik aurrera, ohiko ordutegia. Astelehenetik ostiralera : 10:00-13:00 eta 16:00-19:30. Larunbatetan itxita, irailaren 26ra arte. 

-Garbigunea (irailaren 15era arte):

Astelehenetik ostiralera: 10:15-14:00. Arratsaldetan itxita.

Larunbatetan: 9:00-13:30.