300 lasterkarirentzako lekua, jada izena eman daitekeen 8. Baxurde Krossean

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 1a, 09:37

Irailaren 20an ospatuko da aurten, Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak antolaturiko kirol ekimen arrakastatsua. Herri erdigunea, Santuenea, Zubieta edota Kalezarrekin lotzen duen probarako aldez aurretikako izen emateko epea zabalik dago irailaren 19ra arte, kirolprobak.com atarian. Txip horiarekin 10 eurotan apuntatu daiteke, 12 euroren truke txip zuriarekin. 300 lasterkarirentzako lekua egongo da zortzigarren edizio honetan eta bi ibilbide aukeran; 5,20 kilometrotakoa edota 10,75 kilometrotakoa. Frontoian hasi eta amaituko da proba. Lasterkariek irailaren 20an, 10:30etarako bertan egon beharko dute. Urtero moduan, hemen dituzue kontuan hartu beharreko beste ohar batzuk. Izen ematearen truke:

-Parte hartzaile guztientzat asegurua.

-Probaren erdian ur-hornidura (10,75km distantzian).

-Froga amaieran hamaiketakoa.

-Arropa uzteko leku bat izango da lasterketaren irteeratik gertu, frontoian, Mikel Laboa plazaren ondoan.

-Dutxa zerbitzua Oiardo Kiroldegian.

Kilometroak urtearen islada sarietan

Gattunk urtea da honakoa, hilabete eskas baino ez da geratzen urriaren 4ko #Kilometroak15 ekimenerako. Aurten, Baxurde Krosseko sariketan ere nabariko da, ate joka dugula jai egun handia:

- Lehen hiru gizon-emakumezkoentzat saria (10,75km distantzian). Usurbilgo Kilometroak ekimenaren aldeko Gattunk dendan gastatzeko balea:

1- 50€.

2- 40€.

3- 20€.

Eta karrera motzean: 1- 20€.

- Parte hartzaile guztientzat oparia.

-Zozketak: Arrospide kutixi Otarra, Atxegan bazkaria 2 lagunentzat, Patrin bazkaria 2 lagunentzat, Olarrondon bazkaria 2 lagunentzat, Kentuenen bazkaria 2 lagunentzat, Artzabalen bazkaria 2 lagunentzat, 2 tarta, marisko otarra, kirolari profesionalek sinaturiko arropa.

Ibilbidea

Informazio gehiago: Facebook; Baxurde Txiki