Usurbil Judo Klubak, gaur abiatuko du ikasturte berria

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 1a, 09:59

Irailean sartzearekin batera, astearte honetan abiatuko du Usurbil Judo Klubak, ziur garaipenez josia etorriko den ikasturte berria. Entrenamendu saioen egutegia finkatu du klubak. Honatx, entrenamendu saioak ze egun eta ordutan izango diren, eta saio bakoitza ze adinetakoei zuzendua egongo den:

-Astelehen (19:00-20:00) eta ostiralak (18:30-19:30): DBH.

-Astearte eta ostegunak: 17:00-18:00 5 urte, LH 1-2.

-Astelehen eta asteazkenak: 18:00-19:00 LH 3, 4, 5, 6.

Coimbratik itzuli berriak

Ikasturte berria Portugalen, Coimbran abiatu du Usurbil Judo Klubak. Igaro den astean zehar, bertan egon ziren egunero 2015-16 denboraldirako 5 orduko entrenamendu saioak egiten, Euskal Herria, Asturias, Portugal edota Frantziako 230 judoka batu zituen ekimenean. Ondoko irudian duzue Usurbilgo taldetik Portugalera joandako ordezkaritza.

Informazio gehiago eta irudia: jcusurbil.com