Hilabete #Kilometroak15 ospatzeko, agenda betea ikasturte hasiera honetan

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 1a, 11:00

Udarregi Ikastolako ateak zabaldu berri dituzte astearte honetan, lanera itzuli berri diren irakasleentzat. Ikasturte hasiera berezia honakoa, #Kilometroak15 ekimena ospatzeko hilabete eskas geratzen baita. Irakasleen atzetik ikasleak itzuliko dira egunotan ikasgeletara. Egunotan:

-Irailak 4, ostirala: 10:00etan DBH-ko ikasturtearen aurkezpena.

-Irailak 7, astelehena:

08:25-12:30 DBH-ko ikasturtearen hasiera.

09:00-12:30 HH eta LH zikloetako ikasturtearen hasiera.

#Kilometroak15 ate joka

Badator urriaren 4a, Gattunk lemapean Udarregi Ikastolaren alde ospatuko den #Kilometroak15. Deialdi ugari izango da asteotan. Momentuz, aurreikusiak dauden hitzorduak dituzue hemen:

Irailak 12, larunbata

Eguerdian Mikel Laboa plazan, "Lotzen GaTTunk" abestia denon ahotsez abesteko erronka, Usurbil Herri Anitza jaialdiaren baitan. Aurreko egunetan, azken entsegu saioak:

-Irailak 7, astelehena

Agerialdeko musika gelan:

18:30 Emakumezko helduei; amak, izebak, amonak...

19:00 Gizonezko helduei; aitak, osabak, aitonak....

-Irailak 10, osteguna

18:30 Entsegu saio orokorra Agerialdeko jolastokian.

Irailak 18, ostirala

19:30 7. Topa Eszenikaren baitan: "Jendartean bidaide" antzezlana Sutegin.

Irailak 26, larunbata

19:00 Kantu-jira Zuberoako abeslariekin.

22:30 Xiberoots musika taldearen emanaldia.

Urriak 4, igandea

#Kilometroak15 eguna Usurbilen.

Ekitaldion informazio gehiago, web orrialde honetako agendan.