Odola emateko datorren hitzordua, irailaren 7an

Noaua Aldizkaria 2015eko irailaren 2a

Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak bi hilean behin egiten duen deialdi berria hemen dugu, badator odol emate eguna. Datorren astelehenean, irailaren 7an hitzordua, 18:00-20:30 artean anbulatorioan.

Odola emateko baldintza nagusiak

-18-70 urte artean izatea.

-50 kg baino gehiago pisatzea.

-Osasuntsu egotea.

-Gure odolaren bitartez besteei kutsa diezaiekegun gaixotasunen bat harrapatzea eragingo ligukeen inolako arrisku-jarduerarik egin ez izana.

-Zalantzak argitzeko: gotatanta.com edo gerturatu anbulatoriora, odol emate egunean.

-Odol emanaldien maiztasuna: urtean 3 aldiz.

Egutegia

Datorren odol emate eguna: irailaren 7a, astelehena.

Ordutegia: 18:00-20:30.

Tokia: anbulatorioa.

Urtean zehar: bi hilean behin, lehen astelehenetan.

Informazio gehiago: gotatanta.com

Antolatzailea: Usurbilgo Odol Emaileen Elkartea.