Santixabeletako argazki proiekzioa, ostiralean

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 2a, 10:00

Herriko festak pasa ziren, baina ez oharkabean. Aurtengo Santixabelak erretratatuak geratu dira Ion Markel Saez de Urabain Iparragirre herritarraren kameran. Ion Markel aritu zen egunez egun, ekitaldiz ekitaldi uztailaren 1etik 5era ospatu ziren Usurbilgo jaiak argazkitan biltzen. Bilduma osoarekin, proiekzioa prestatu du. Eginiko lanaren emaitza ostiral honetan, irailaren 4an ezagutuko dugu,. Gaueko 22:00etan hasita frontoian, Santixabeletako argazki emanaldia.