Euskaltegitik gonbita: "Animatu!" euskara ikasi edo hobetzera

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 2a, 13:39

Eskaintza zabala maila guztietan goiz eta arratsaldez, euskara modu atsegin eta praktikoan eta mintzamenari lehentasuna emanez, giro eta lagun arte ederrean ikasi edo hobetzeko aukera aurten ere. Etumeta AEK euskaltegiak prest du 2015-16 ikasturtea. Klaseak urriaren 1ean abiatuko dituzten arren, zabalik dute jada matrikulazio epea. AEK-k goizean aurkeztu du aurtengo kanpaina, "Euskara praktikoa" aldarripean. Aplikazio berri eta guzti. "Aurreko kanpainan arrakasta handia izan zuen oinarrizko hiztegia, telefono aplikazio batera eraman dugu, AEKren euskaltegien eta eskaintzaren berri gehituta. Dagoeneko eskuratzeko moduan!". 

AEK, sakelan

Aurreko kanpainan arrakasta handia izan zuen oinarrizko hiztegia, telefono aplikazio batera eraman dugu, AEKren euskaltegien eta eskaintzaren berri gehituta. Dagoeneko eskuratzeko moduan! 

Iazko eskaintza mantendu dute aurten. Euskara maila guztietan ikasi edo hobetzeko aukera izango da beraz. Honez gain, aztertzaileak ere badiren irakasleen eskutik, perfilak edo EGA prestatzeko ikastaroetan ere izena eman dezakezue.

Klaseetara joan ezin duenak aldiz, autoikaskuntzaren bidea jorra dezake, 190 bat orduko ikastaroa. Kasuotan, ikasleak tutore bat izango du. Tutoreak premien diagnosi bat egingo dio ikasleari, eta horren baitan, etxeko lanak egin, astero tutoretza orduak izango ditu eta astean behin mintzapraktika saioa. Euskara "online" ere ikasi daiteke. Interneterako sarbide batekin, norberak bere kontutik etxeko lanak egin eta edozein zalantza argitu edota laguntzarako telefono zenbaki bat izango du ikasleak.

Eta ikastaroen aipamena amaitzeko, mintzapraktika saioetan ere parte hartzeko aukera dago. Lagun arte giro ederrean, astero hitzordu bat finkatu eta kafe baten edo paseotxo baten bueltan edozerren inguruan euskaraz hitz egiteko aukera.

Ordutegi malguak eta lagun berriak izateko aukera

Euskaltegian eskaintzen diren klaseetara itzuliz, ordutegi aldetik malgutasun osoa eskaintzen dute euskaltegian. Goizeko saioetarako matrikulatu daiteke eta lanagatik ikastarora joan ezin duenak, maila bereko talde bat arratsaldez osatzen baldin bada, arratsaldekoan parte har dezake. "Taldeak zehazten du ordutegia, premien arabera", azaldu digute euskaltegitik.

Euskaltegiko ikasturte berrirako eskaintza aurkeztuta, Etumeta-AEK-tik gonbita luzatzen diete herritarrei. "Animatzeko" euskara ikasi edo maila hobetzera, "asko irabazten da euskara jakinda". Euskaraz jakin gabe, herriko eguneroko bizitzan senti daitekeen premiari erantzuteko baliabide ezin egokiagoa da euskaltegia, "bertakoagoa sentitzeko oso garrantzitsua da hizkuntza". Aproposa baita herritar gehiagorekin harremantzeko. "Ondo pasatzen dute, jendea ezagutzeko aukera dago. Giro polita sortzen da. Hainbeste ordu elkarrekin azkenerako lagunak egiten dira", nabarmentzen dute euskaltegitik.

Izen emateko eta informazio gehiago euskaltegian:

Astelehenetik ostiralera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.

Nagusia, 43

607 609 379

usurbil@aek.eus

aek.eus

muntteri.blogspot.com.es

Ikastaro gehiago

Muxurbil antzerki tailerra, Kz Gunea, Einean taldekoek antolaturiko tailerrak... Ikastaro eskaintza zabala aurten ere. Informazio gehiago, esteka honetan:

http://www.noaua.eus/?p=40362