Ikastaro eskaintza zabala baita, Oiardo Kiroldegian ere

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 2a, 13:38

2015-16 ikasturterako kirol jarduera eskaintza zabala aukeran, Oiardo Kiroldegian. Ikusi programatuak dauden ekintzak zeintzuk diren. "Informazio gehiagorako hurbildu Oiardo Kiroldegira edo deitu 943 372 498 telefono zenbakira", ohartarazi dute antolatzaileek:

-Entrenamendu funtzionala: denbora tarte txikian, intentsitate handiz lantzen diren ariketak.

-Haurdunentzat ariketa fisikoa uretan: ondoezak arindu eta erditze egunerako prestakuntza.

-Igeriketa gidatua: abiadura, erresistentzia eta teknika landuz, bakoitzaren egoera fisikoa hobetzen laguntzen duen lan saioa.

-GAP: indar lana, bereziki ipurmasailetan, sabelekoetan eta hanketan.

-Zumba Gazte: koreografia desberdinez osatutako saioa, dantza eginez (13-16 urte).

-Body Pump: pisu ezberdinekin egiten den lana, gorputza sendotzeko eta modelatzeko.

-Urtero bezala: mantenu gimnasia, Zumba, 3. adina, Pilates, Aerobika, Yoga, Spinning.