Astelehenean hasiko da ikasturte berria Zumarten

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 3a, 10:03

Irailarekin batera, martxan hasten da ikasturtea: ikastolan, ikastaro ezberdinetan... Zumartekoak ere oporretan izan dira baina astelehenean irekiko dituzte berriro musika eskolako ateak. Hau da igorri diguten oharra: "Bukatu zaizkigu oporrak. Ikasleak ere gogoratuko dira baina ohartxo honen bidez jakinarazi nahi diegu irailaren 7an astelehena, Zumarte Musika Eskolan klaseak hasiko direla".