Zabaltzen segitzen duen ikastaro eskaintzan izen emateko garaia

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 3a, 17:34

Iraila. Ikasturte berria, liburu artera edo lanera itzultzeko garaia, baina baita aisialdi tartea antolatzen hastekoa ere. Denetariko ikastaroak aurten ere aukeran. Hemen oraingoz, jaso dugun eskaintzaren berri. Ziur, deialdi gehiago izango direla asteotan.

Tximeleta Kirol Elkartea

Gimnasia erritmikoa eta hip-hop ikastaroak eskainiko dituzte ikasturte berri honetan, Oiardo Kiroldegian. Izen emateko deitu 943 116 342 telefono zenbakira.

Oiardo Kiroldegia

Oporraldi ostean sasoian egon nahi duenak, Oiardo Kiroldegiko ekintzen artean aukera dezake. Ikusi programatuak dauden ekintzak zeintzuk diren. "Informazio gehiagorako hurbildu Oiardo Kiroldegira edo deitu 943 372 498 telefono zenbakira", ohartarazi dute antolatzaileek:

-Entrenamendu funtzionala: denbora tarte txikian, intentsitate handiz lantzen diren ariketak.

-Haurdunentzat ariketa fisikoa uretan: ondoezak arindu eta erditze egunerako prestakuntza.

-Igeriketa gidatua: abiadura, erresistentzia eta teknika landuz, bakoitzaren egoera fisikoa hobetzen laguntzen duen lan saioa.

-GAP: indar lana, bereziki ipurmasailetan, sabelekoetan eta hanketan.

-Zumba Gazte: koreografia desberdinez osatutako saioa, dantza eginez (13-16 urte).

-Body Pump: pisu ezberdinekin egiten den lana, gorputza sendotzeko eta modelatzeko.

-Urtero bezala: mantenu gimnasia, Zumba, 3. adina, Pilates, Aerobika, Yoga, Spinning.

Yoga eta "emozioetan hezten" Santuenean

Abelina Manso eta Juanjo Lertxundi herritarren eskutik, ikastaro ezberdinen bidez yogan eta emozioetan hezteko aukera Santuenean, irailaren 15etik aurrera:

Yoga

-Asteartetan: 18:30-20:00. Irakaslea: Juanjo.

-Astearte eta ostegunetan:

09:15-10:45. Irakaslea: Abelina.

16:00-17:30. Irakaslea: Juanjo.

20:30-22:00. Irakaslea: Abelina.

“Emozioen heziketa”

Aurkezpena: urriak 1, osteguna, 18:30etan.

Iraupena: 40 egun, 7 aste, urriaren 8an hasita.

Bideratzailea: Juanjo.

Informazio gehiagorako, irakasleekin hartuemanetan jarri: Abelina (619 791 170) eta Juanjo (637 413 691).

Hiri eta industria hondakinen kudeaketa ikastaroa udazkenean

Lehentasunez langabetuei zuzenduriko ikastaro berri hau, irailaren 28an abiatu eta hiru hilabetez luzatuko da. Usurbilgo Udalak antolatu eta Lanbidek diruz lagundutako prestakuntza saio hauetan izen emateko epea zabalik egongo da irailaren 16ra arte. Ikastaroan parte hartzeko "ezinbestekoa izango da, hezkuntzako lehen etapa, eskola-graduatua edo honen baliokidea izatea". Zehaztasun gehiago segidan:

-Nori zuzendua: langabetuei.

-Iraupena: irailaren 28tik abenduaren 17ra.

-Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30-14:00.

-Ikastaroa eskainiko den tokia: Atallu Industrialdeko Prestakuntza Zentroa, Zanpiura 3.

-Ordu kopurua: 270.

-Eskuratzen den gaitasuna: 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria.

-Atal hauek landuko dira: hiri hondakinak edo udalerrikoak biltzea eta tratatzea; industria hondakinak biltzea eta tratatzea; lanpostuan laneko arriskuak prebenitzeko neurriak hartzea.

-Izen ematea, irailaren 16ra arte: Lanbideko bulegoan edo lanbide.euskadi.eus atarian (Kodea: 17.997).

-Informazio gehiago: Usurbilgo Udala (943 371 951, Josune Mujika).

Etumeta AEK euskaltegia

Urriaren 1ean abiatuko dute ikasturte berria Etumeta AEK euskaltegian. Matrikulazio epea zabalik. Klikatu hemen eskaintza osoa ikusteko. Izen emateko eta informazio gehiago euskaltegian:

Astelehenetik ostiralera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.

Nagusia, 43

607 609 379.

usurbil@aek.org

www.aek.org

muntteri.blogspot.com.es

Muxurbil antzerki tailerra

Ixabel Agirresarobek iragarri duenez, "Muxurbil antzerki taldeak irailean hasiko ditu klaseak. Antzerkiarekin eta antzerkiaz gozatu eta ondo pasa nahi baduzu etor zaitez gurekin. Haur, gazte eta helduak ongi etorriak izango zarete gure artera". Izen emateko:

muxurbil@gmail.com

675 71 23 83 (Ixabel)

Kz Gunea

Uztailean goizez ireki eta abuztuan itxita izan eta gero, arratsaldez irekiko dute Kz Gunea, astearte honetan hasi eta irailaren 30era arte; 09:00-13:00 artean. Ikastarook eskainiko dituzte:

-Irailak 2-10, 16:00-18:00: Irudi ikastaroa.

-Irailak 16, 16:00-18:00: Kizoa. Collage-ak sortu eta partekatu.

-Irailak 17-24, 16:00-18:00: Ofimatika ikastaroa.

Informazio gehiago: 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net

Einean taldekoen ikastaroak

6 ikastaro aukeran. Interesdunentzako oharra. "Ikastaro hauek usurbildar guztiei zuzenduak daude. Apuntatzeko edo argibide gehiago eskuratzeko irakasleekin harremanetan jarri irailaren 15a baino lehenago", antolatzaileek ohartarazi dutenez.

Laboreak

Noiz: astean behin 2 ordu.

Iraupena: urria-ekaina.

Irakaslea: 609 41 38 83 (Juani).

Bolilloak, punto cruz, gantxilloa...

Yoga

Noiz: astean behin 1,5 ordu.

Iraupena: urria-ekaina.

Irakasleak: 636 71 15 14 (Katia)/605 72 28 25 (Sebas).

Luzaketak, arnasketak, lasaitzea...

Pintura

Noiz: astean behin 2 ordu.

Iraupena: urria-ekaina.

Irakaslea: 609 41 38 83 (Susana).

Oleoa, akuarela, pastela...

Eskulanak

Noiz: astean behin 2 ordu.

Iraupena: urria-ekaina.

Irakaslea: 609 41 38 83 (Susana).

Teknika ezberdinak ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko.

Idazketa kreatiboa

Noiz: Astean behin 2 ordu.

Iraupena: urria-ekaina.

Irakaslea: 609 48 24 74 (Idoia).

Bukaeran norberaren liburua editatzea izango da helburua.

Sabel dantza/Hip hop

Noiz: astean behin 1,5 ordu.

Iraupena: urria-ekaina.

Irakaslea: 637 25 68 51 (Uarda).

Bi dantza hauek ikasteko aukera.