Sarai Lizaso, Kontxako Banderarako sailkatu den lehen usurbildarra

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 3a, 18:26

   

Kontxako Banderarako laugarren postuan sailkatu da Sarai Lizaso eta San Juan, datozen bi igandeotan Donostiako uretan lehiakide izango dituen Zumaia, Hibaika eta Orioren atzetik. Emakumezkoen txapelketan parte hartu duen bigarren usurbildarra, Nagore Arruti, Getaria-Zarautz taldearekin aritu da, baina seigarren postuan amaitu dute eta ez dute datozen estropadetarako sailkatzerik izan. Emaitzak emaitza, zorionak bioi!

Hona hemen sailkapena:

1-Zumaia: 11:12:,64.

2-Hibaika: 11:27,64

3-Orio: 11:27,78

4- San Juan: 11:31,02.

6-Getaria-Zarautz: 11:57,28.