Alex Udabe eta Iñaki Errasti herritarrak ere, Kontxako Banderarako sailkatuak

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 3a, 19:01

   

Gizonezkoen txapelketan herriko bi ordezkari genituen ostegun honetan Kontxako Banderarako sailkapen proban eta biak lehian ikusiko ditugu datozen bi igandeotan, irailaren 6an eta 13an Donostiako uretan. Alex Udabe zubietarra eta Iñaki Errasti aginagarra, arraun munduko proba nagusirako sailkatu berri dira. Bata bestearen atzetik gainera; Udabek Hondarribiako ontzian bigarren denbora onena egin berri du, eta Errastik Oriorekin hirugarren amaitu du Kontxako sailkapen proba. Zorionak!

1-Bermeo: 20:10,02.

2-Hondarribia: 20:10,92.

3-Orio: 20:14,20.

4-Kaiku: 20:17,88.

5-San Pedro: 20:28,68.

6-Tiran: 20:30,24.

7-San Juan: 20:34,40.