Mikel Irizar: "Ez nator lehendik ondo egindako ezer apurtzera"

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 4a, 11:25

Euskalgintzan jarduna da Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria, Mikel Irizar (Ormaiztegi, 1954). Debagoienean toki hedabideak bultzatzearren nabarmendu da, lanbidea Kutxan izan duen arren. Erakunde horretan euskararen normalizazioaz eta komunikazioaz arduratu zen eta Kutxa Fundazioko zuzendari albokoa izatera heldu zen. Tokikomeko bultzagile eta lehen presidente izana da. Hain justu ere, Tokikomi eskaini dio kargu berrian lehen elkarrizketa.