Tren zerbitzu bereziak igande goizean, Kontxako Bandera ikustera joateko

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 4a, 11:35

Atzoko sailkapen probaren ostean, igandeko Kontxako Banderaren lehen jardunaldira begira jada zaletuak. Irailaren 6an jokatuko da arraun munduko proba preziatuenari loturiko lehen saioa. Giro eguzkitsua iragarri dute gainera etzirako. Jai giroa ziurtatua izango da beraz. Donostiara joateko Euskotrenek tren zerbitzua indartu du. Orduotan igaroko da trena Usurbildik hiribururantz: 9:24, 9:36, 9:54, 10:24, 10:36, 10:54, 11:24.

Tren ordutegi berria, astelehenetik aurrera

Igande honetan bezala, Kontxako Banderaren azken jardunaldira joateko ere zerbitzu bereziok mantenduko ditu Euskotrenek. Bestalde, adi, datorren astelehenean, irailaren 7tik aurrera indarrean izango du Euskotrenek, neguko tren ordutegi berria:

Bilbo-Donostia

Donostia-Bilbo

Informazio gehiagorako: euskotren.eus edo 902 543 210.

Arraun festa handia

Jardunaldi egunak: irailak 6 eta 13.

11:00 Emakumezkoen estropadak. Lehiatuko diren taldeak:

Zumaia, Hibaika, Orio eta San Juan.

12:00 Gizonezkoen estropadak. Lehiatuko diren taldeak:

Bermeo, Hondarribia, Orio, Kaiku, San Pedro, Tiran, San Juan eta Donostiarra.

Sarai Lizaso, Kontxarako sailkaturiko lehen usurbildarra

   

Kontxako Banderarako laugarren postuan sailkatu ziren atzo Sarai Lizaso eta San Juan, datozen bi igandeotan Donostiako uretan lehiakide izango dituen Zumaia, Hibaika eta Orioren atzetik. Emakumezkoen txapelketan parte hartu zuen bigarren usurbildarra, Nagore Arruti, Getaria-Zarautz taldearekin aritu zen, baina seigarren postuan amaitu eta ez zuten datozen estropadetarako sailkatzerik izan. Emaitzak emaitza, zorionak bioi!

Hona hemen sailkapena:

1-Zumaia: 11:12:,64.

2-Hibaika: 11:27,64

3-Orio: 11:27,78

4- San Juan: 11:31,02.

6-Getaria-Zarautz: 11:57,28.

Alex Udabe eta Iñaki Errasti ere Kontxan

   

Gizonezkoen txapelketan herriko bi ordezkari genituen ostegun honetan Kontxako Banderarako sailkapen proban eta biak lehian ikusiko ditugu datozen bi igandeotan, irailaren 6an eta 13an Donostiako uretan. Alex Udabe zubietarra eta Iñaki Errasti aginagarra, arraun munduko proba nagusirako sailkatu ziren atzo. Bata bestearen atzetik gainera; Udabek Hondarribiako ontzian bigarren denbora onena egin zuen eta Errastik Oriorekin hirugarren amaitu zuen Kontxako sailkapen proba. Zorionak!

1-Bermeo: 20:10,02.

2-Hondarribia: 20:10,92.

3-Orio: 20:14,20.

4-Kaiku: 20:17,88.

5-San Pedro: 20:28,68.

6-Tiran: 20:30,24.

7-San Juan: 20:34,40.