Usurbil Herri Anitza 2015 jaialdia, irailaren 12an

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 4a, 15:06

Usurbilen dagoen aniztasuna plazara atera nahi dute, ikusgarri egin, eta zer hobeto jaialdi baten bueltan baino. Irailaren 12an munduan barrena bidaiatzeko aukera izango dugu herritik atera gabe, herrialde bateko zein besteko gastronomiak edo dantzek lagunduta. Diogun moduan, guztia Usurbildik mugitu ere egin gabe. Eta gainera, bide batez, herrian ditugun jatorri ezberdinetako lagunak ezagutzeko aukera izango da.

Elkar ezagutu, elkarren berri izan, eta herri giroan elkarrekin parte hartzeko aitzakia ugari egongo da astebete barru. Egun osorako ekitaldiak antolatu ditu, eragile talde batek. Ekimen gehiago baita irailaren 12aren aurretik eta ondoren. Alaitasun eta kolorerik ez zaio falta egitarauari. Ikusi:

Irailaren 10etik 20ra

Sutegiko erakustaretoan: “Emakumeen arteko sareak ehunduz” Palestinako lurralde okupaturako bidaia.

Proiektuaren informazio guztia http://www.unrwaeuskadi.org/tejiendo-redes/home/ webgunean edo @UNRWA_euskadi twiterrean aurki dezakezue.

Irailak 12, larunbata

11:30 Ekitaldiaren irekiera frontoian. Usurbilpediaren aurkezpena Elhuyarren eskutik.

12:30 #Kilometroak15-en "Lotzen GaTTunk" abestia herritarron ahotsetatik kantatzeko ekitaldia Mikel Laboa plazan.

13:00 Herrialde desberdinetako jaki dastaketa frontoian.

18:00 Aniztasunarekin dantzan frontoian: Usurbil Dantza Taldea, "Hondureños en Gipuzkoa" taldea eta munduko dantzak; Warda Mallal.

19:00 Kontzertua: Berriketan taldea.

Irailak 13, igandea

Goizetik 15:00ak aldera arte, aniztasunaren aldeko pintxo berezien ibilbide gastronomikoa, Aitzaga, Artzabal, Txiriboga, Txirristra eta Bordatxo tabernetan. Pintxoetako produktuen gaia: "Munduko janariak". Pintxo berezia eta edaria, 2 euroren truke.

15:00 Zozketa Bordatxon. 
Sariak:

1. saria: 150 euroko erosketa balea.

2. saria: 2 lagunentzako afaria.

Antolatzailea: Hurbilago Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkartea. Babeslea: Usurbilgo Udala.

Irailak 16, asteazkena

19:00 Jon Maiarekin solasean, Sutegi Udal Liburutegian: migrazioaz, kultur aniztasunaz..."Riomundo" liburua aitzakia hartuta.

Oharra: liburuaren aleak eskuragarri liburutegian. Baina liburua irakurri gabe ere bertaratu daiteke ekitaldira.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, #Kilometroak15, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Hurbilago Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkartea.