Usurbil Herri Anitza Jaialdiari loturiko Tipi-Tapa irailaren 13an

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 4a, 14:39

"Munduko janariak" prestatuko dizkigute, Txiriboga, Aitzaga, Txirristra, Bordatxo eta Artzabalgo sukaldeetan. Pintxo berezi goxo askoetan zerbitzatuko dizkigute irailaren 13an, goizetik bazkal ordura arte. Modu honetan, tabernariek eta Hurbilago Elkarteak ere bat egingo dute irailaren 12an Usurbilen ospatuko den Herri Anitza 2015 jaialdiarekin.

Hitzordu berezi honekin eta berrikuntza nagusi batekin abiatuko dute Tipi-Tapa egitasmoaren denboraldi berria. Adi datari. Ohartuko zineten, irailaren 13a hilabete honetako bigarren igandea izango dela, ez lehenengoa. Aurrerantzean, eta datozen hilabeteetan lehen igandeetan herrian iragarriak dauden ekimenak tarteko, Tipi-Tapa bigarren igandeetan ospatuko da. Irailaren 13ko hitzorduaren ostean beraz, hurrengo Tipi-Tapa urriaren 11n ospatuko da.

Tipi-Tapa bakoitzeko 2 sari

Edizio berriak noiz izango diren aipatuta, gainerakoan, orain arte bezala pintxo berezia eta edaria 2 euroren truke dastatu ahalko da. Probatzen duzuen zizka-mizka bakoitzeko zigilua lortu tabernetan eta parte hartu, Tipi-Tapa amaierako zozketan. Datorrena, irailaren 13an egingo da, 15:00etan Bordatxon. Aurreko denboraldian bezala, bi sari zozketatuko dituzte:

1. saria: 150 euroko erosketa balea.

2. saria: 2 lagunentzako afaria Bordatxon.

Antolatzailea: Hurbilago Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkartea.

Babeslea: Usurbilgo Udala.