"Txamunto" eta "Lotzen GaTTunk" abestera guztiok, irailaren 12ko Usurbil Herri Anitza jaialdian

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 4a, 14:56

Udarregi Ikastola osatu eta osatzen duten guztiek, langile, ikasle, senide eta abarrek, herritar guztiek, hitzordua dute, irailaren 12an, eguerdiko 12:30etan Mikel Laboa plazan. Usurbil Herri Anitza 2015 jaialdiaren baitan, "Txamunto" eta #Kilometroak15 eguneko abestia, "Lotzen GaTTunk" guztion ahotsetara, guztiok elkarrekin kantatzera animatzen gaitu Jaione Eskudero musika irakasleak eta urriaren 4ko jaialdia antolatzeko lanean ari den ikuskizun batzordeak.

Ahotsagatik ez larritzeko, helburua ez baita ondo abestea, guztiok parte hartzea baizik. "Ahots denak dira onak. Ez goaz oso ondo abestera, parte hartzera baizik. Hori da garrantzitsuena. Gattunk, #Kilometroak15, ikastola, herria, denok etorri Mikel Laboa plazara", adierazi digu Eskuderok.

Azken entseguak, irailaren 7tik 11ra

Egun osoz Usurbilen ospatuko den Herri Anitza! jaialdiaren baitan egingo den ekimen erraldoi honetako lehen entsegu saioak ekainean ospatu ziren. Ondoko irudi eta bideoan duzue prestaketa saioetako bat. Azkenak berriz, adi, datorren astelehenetik ostiralera izango baitira, irailaren 7tik 11ra. Entsegu saio batzuk taldeka izango dira, baina entsegu saio orokorrak ere programatu dituzte. Hona hemen antolatzaileek finkatu duten egutegia:

Irailak 7, astelehena

Entsegu saioak, Agerialden:

13:00 Ikastolako irakasle espezialistak, zuzendaria eta idazkariak, HEko eta HHko irakasleak eta irakasle ohiak, LHko eta DBHko irakasleak eta irakasle ohiak.

17:30 Jangelako langileak, autobuseko arduradunak, garbitzaileak, mantenuko arduraduna eta arduradun ohiak

18:30 Amak/izebak/amonak, guraso ohiak eta aitak, osabak, aitonak eta guraso ohiak.

Irailak 8, asteartea

12:00 HH, LH eta DBHko ikasleen entsegu saioa, Agerialdeko frontoian.

Irailak 10, osteguna

18:30 Entsegu saio orokorra: ikasle ohiak eta parte hartuko dugun guztiok Agerialdeko frontoian.

Irailak 11, ostirala

18:30 Entsegu saio orokorra Mikel Laboa plazan.

Irailak 12, larunbata

Mikel Laboa plazan:

10:30 Soinu froga.

12:30 Txamunto eta Gattunk! abestera.

Antolatzaileak: Jaione Eskudero Udarregi Ikastolako musika irakaslea eta #Kilometroak15-eko ikuskizun batzordea.

LOTZEN GATTUNK...

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen gattun harira

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

Hariketan ari

Harik eta behar den artean ari

artean arin

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen gattun harira

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

lokarri listari sokari hari

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen gattun harira

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

Hari artean, hari tira hari hari

Hari artean, ahalari tiraka

Hari artean, hariari tiraka ari

Hari artean, hari ariketa

Hari artean, hari tira hari tira

Ahalari tiraka, hariketa hariketa

Hari GaTTunk

ari GaTTunk TTunk

Hari GaTTunk

baGaTTunk ari

Hari GaTTunk

ari GaTTunk

BaGaTTunk hari

hari GaTTunk GaTTunk

Lotu josi heldu

Bai baGaTTunk

ba ote goaz

goaztean

Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan, gatoztin

Bai baGaTTunk

Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan,

goaztean

Hariketan ari

Harik eta behar den artean ari

artean arin