Bat ez bi kontzertu gau, datozen Santueneako jaietan

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 7a, 09:58

Berrikuntzak irailaren 18tik 20ra ospatuko diren Santueneako festetan. Jai Batzordeak lotu du jada asteburu horretarako egitaraua, ezagutzera eman ere bai, eta badira berrikuntzak aurtengoan, aldaketa nagusiak jaietako larunbat gauari begira. Aurreko urteetan ospatu izan den herri afaria eta DJ emanaldiko tartea, Bertso Afari Musikatuak eta kontzertu gauak ordezkatuko dute, ate joka den edizioan. Afaritarako, baita irailaren 20an ospatuko den herri bazkarirako adi, txartelen salmentari. Aurrez eskuratu behar baitira (informazio gehiago, egitarauan).

Jaietako larunbat afalosterako, aipatu moduan, DJ emanaldirik ez oraingoan. Tania de Sousa dator Santueneara, Altxatu eta Itzartu taldeekin batera. Bezperan, irailaren 18an herriko taldeen gaua; Odolaren Mintzoa, Izeberg eta Erokomeri Erromeria. Bat ez, bi kontzertu gau beraz aurten, Santuenean:

Irailak 18, ostirala

17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada Tragoxkan.

Ondoren, globo gerra.

18:30 Buruhandiak eta Txaranga.

19:00 Sardina jana txosna aurrean.

23:00 Kontzertuak: Odolaren Mintzoa, Izeberg eta Erokomeri Erromeria.


Irailak 19, larunbata

11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa.

13:00 Buruhandiak.

14:00 Haur bazkaria (Norberak bere bazkaria ekarri eta edariak eta postrea bertan banatuko dira)
.

16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).

16:00 Haurrentzako puzgarriak eta Kar Pista.

17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.

19:00 Buruhandiak.

20:30 Bertso Afari Musikatua. Sarrerak salgai, irailaren 14ra arte: Ibaiondo elkartean, Gure Elkartean eta Artzabalen.

Xabi Tellok prestaturiko menua: arrain zopa, onddo eta otarrainska krepa itsaski saltsarekin; entrekota parrillan, patata panaderak eta barazkiekin; gazta eta mugurdizko pantxineta, txokolate beroarekin.

Prezioa: 20 euro.

Ondoren, kontzertuak: Altxatu, Tania de Sousa eta Itzartu Erromeria.

Irailak 20, igandea

11:00 Toka txapelketa.

12:00 Hamaiketakoa txosnan.

14:00 Herri bazkaria.
 Txartelak irailaren 17ra arte salgai: Ibaiondo elkartean, Gure Elkartean eta Artzabalen.

17:30 Gorritiren Showa.

Ondoren, buruhandiak.

19:30 Piper dastaketa.

21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.