Sarai Lizaso eta Alex Udabe, Kontxako Banderako sailkapen buruan

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 7a, 09:36

Usurbildarrak Kontxako Banderako sailkapeneko lehen postuan. Emakumezkoetan Sarai Lizaso eta San Juan dira sailkapen buruan. Gertu dituzte aurkariak; 3 segundura, Hibaika eta Zumaia. Gizonezkoetan Alex Udabe eta Hondarribia lehen postuan. Bi segundura Urdaiabai. Iñaki Errasti eta Orio hirugarren postuan 15 segundura. Irailaren 13ko bigarren eta azken jardunaldian argituko da Kontxako Bandera nork irabaziko duen:

Emakumezkoak

1- San Juan: 10:36.36

2-Hibaika: 10:38.50

3-Zumaia: 10:39.36

4-Orio; 10:49.42

Gizonezkoak

1-Hondarribia: 19:12.74

2-Bermeo-Urdaibai: 19:14.66

3-Orio: 19:27.18

4-Kaiku: 19:28.56

5-San Juan: 19:35.62

6-Tiran: 19:42.60

7-San Pedro: 19:49.32

8-Donostiarra: 20:13.72

Tren zerbitzu bereziak

Donostiara joateko Euskotrenek tren zerbitzua indartu du. Orduotan igaroko da trena Usurbildik hiribururantz: 9:24, 9:36, 9:54, 10:24, 10:36, 10:54, 11:24. Informazio gehiagorako: euskotren.eus edo 902 543 210.