Besabi-Goizuetara Andatzakoekin igandean, izen ematea ixtear

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 8a, 10:30

Besabin abiatu, Mandoegi mendi igo eta Goizuetarako bidea osatzeko aukera izango da iraileko bigarren igande honetan, Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeran parte hartu asmo dutenek. Joan etorria autobusez egingo denez, hilaren 13ko txangorako izena aurrez eman beharko da, asteazken hau, irailaren 9a baino lehen. Jarraian, irteerari buruzko zehaztasun gehiagoren berri:

Irteera hitzordua: 07:30etan, Oiardo Kiroldegiko aparkalekutik.

Ibilbidea: 21 kilometrokoa, 5 ordutan egitekoa. "Besabitik Goizuetarako bidea ezagutzeko aukera izango dugu eta Mandoegi mendia igoko dugu".

Garraioa: autobusez.

Izen ematea: irailaren 9a baino lehen, 12 euroko ordainketa Andatza M.K.T.ren kontuan:

Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321.

Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.

Oharrak:

-Otordua ibilbidea amaitutakoan egingo dugu.

-Janaria norberak eraman behar du. Edaria antolatzaileen esku.

-Andatza M.K.T.-koen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu.

Informazio gehiago: andatza.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.