Langabetuak kontratatzeko diru-laguntza deialdia

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 8a, 11:53

Laguntza deialdia eskualde mailako udalek eginikoa da, langabetuak kontratatzeko. “Tokiko enpresei zuzendurikoak dira, interesaturiko negozio orori, aipaturiko bailarako langabeak eta lan-eskatzaile moduan Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatutakoak kontratatzeko”. Guztira 110.250 euroko laguntzaz ari gara, Lanbidek finantzatuta.

Eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da, 2016ko martxoaren 31 arte, Andoaingo Udalaren Sustapen ekonomiko, enplegu eta Gazteria Saileko bulegoan; La Salle etorbidea 6, Urigain etxean. Diru-laguntza hauetaz baliatzeko, onuradun izateko alegia, interesdunek “Lasarte-Oriako Lanbideko bulegoetan lan eskaintza zehatza aurkeztu beharko dute eta Lanbidek proposaturiko izengaien artean egin beharko dute hautapena”. Kontratazioak egiteko epea 2015eko ekainaren 22tik 2016ko maiatzaren 31ra artekoa izango da. Azken egun hau “baino lehen amaitu beharko dute kontratuaren lehendabiziko 6 hilabeteak”.

Eginiko kontratazioaren arabera eskura daitezkeen diru-laguntzen berri segidan:

1-3.000 euroko gehienezko laguntza, 3 hilabete iraungo duen lanaldi osoko kontratuko.

2-6.000 euroko gehienezko laguntza, 6 hilabete edo gehiago iraungo duen lanaldi osoko kontratuko.

Bi kasuetan ez da kontratuaren kostuen %75 baino handiagoa izango.

3-Diru laguntzak gehikuntza izango du 55 urtetik gorako iraupen luzeko langabetuak kontratatzen direnean. Azken zenbatekoa ez da %100 baino handiagoa izango.

Argibide gehiagorako: enplegu@usurbil.eus edo 943 371 951 (Josune Mujika).