Errefuxiatuen inguruko adierazpen instituzionala, osteguneko osoko bilkurako gai zerrendan

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 8a, 12:10

Opor osteko lehen osoko bilkura, ezohikoa deitu dute ostegun honetarako arratsaldeko 18:00etan udalbatza aretoan. Saioko gai zerrendan, denon ahotan, gerra girotik ihesi dabiltzan errefuxiatuen egoera. Siriako zein beste herrialde batzuetako errefuxiatuen inguruko adierazpen instituzionala aurkeztuko dute irailaren 10eko ezohiko osoko bilkuran, udal ordezkariek bozkatu eta onartua izan dadin.

Horrez gain, kreditu aldaketa, eskumen eta ordainsarien inguruko kontuak baita, etziko ezohiko osoko bilkurako gai zerrendan:

1-Oinarrizko Lanbide Heziketa eskaintzeko eskumena eskuordetzeko Eusko Jaurlaritzaren akordio proposamena onartzea.

2-5.kreditu aldaketa behin betikoz onartzea.

3-Udal talde politikoen eta zinegotzien ordainsariak finkatzea.

4-Adierazpen instituzionala: Siria eta beste herrialde batzuetako errefuxiatuak.