Tren zerbitzu bereziak asteazkenean, Zarauzko Euskal Jaietara joateko

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 9a, 10:00

Euskal Jaia asteazken honetan, irailaren 9an Zarautzen. Usurbildar bat baino gehiago joan ohi da urtero aipatu udalerrira egun pasa. Eta urtero moduan, Euskotrenek tren zerbitzua indartu du. Goiz osoan zehar, ordu erdiro izango dira trenak Usurbil-Zarautz artean; ohiko zerbitzuez gain, 9:34, 10:24, 11:34ean.

Zarautzetik itzultzeko zerbitzu berezia baita gau osoan zehar; 21:38an, 23:38an, 0:38an, 1:38an, 2:38an, 3:38an, 4:38an, 5:38an. Ordu laurdenean helduko zarete Usurbila.

Zerbitzu berezi hauei noski, eguneroko ohiko joan etorriak gehitu behar. Astelehenaz geroztik indarrean den neguko ordutegi berri honetan kontsulta ditzakezue:

Bilbo-Donostia

Donostia-Bilbo

Kontxako Banderarako ere tren zerbitzu gehiago

Igandean, irailak 13, Donostiara joateko Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du, Kontxako Banderaren azken jardunaldia dela eta. Orduotan igaroko da trena Usurbildik hiribururantz: 9:24, 9:36, 9:54, 10:24, 10:36, 10:54, 11:24.

Informazio gehiago: euskotren.eus edo 902 543 210.