Santueneko jaietako herri afari eta bazkaritarako txartelak salgai

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 9a, 10:52

Jan edanik ez da faltako aurten ere, irailaren 18tik 20ra ospatuko diren Santueneko jaietan. Lekua hartzen joan, herri afarirako adibidez. Xabi Tello herritar sukaldariak prestaturiko menu goxoa dastatzeko aukera izango da irailaren 19an. Honatx menua: arrain zopa, onddo eta otarrainska krepa itsaski saltsarekin; entrekota parrillan, patata panaderak eta barazkiekin; gazta eta mugurdizko pantxineta, txokolate beroarekin.

Eraberritua dator irailaren 19ko otordua, aurten, Bertso Afari Musikatua izango baita, Beñat Gaztelumendi, Jokin Labayen, Manex Mujika eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" bertsolariekin. Haritz Casabal arituko da gai jartzaile lanetan. Musikari taldean: Urtzi Olaziregi (baxua), Igor Arruabarrena (kitarra) eta Eneko Sierra (saxoa).

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa abiatu bezperan ospatuko den hitzordurako sarrerak salgai izango dira irailaren 14ra arte, 20 eurotan, Ibaiondo elkartean, Gure Elkartean eta Artzabalen.

Hiru guneotan eskuratu ahalko dira baita, biharamunean, irailaren 20an, 14:00etatik aurrera egingo den herri bazkarirako txartelak ere. Kasu honetan ordea, erosteko epea apur bat luzatuko da, irailaren 17ra arte.

Santueneko jaiak 2015

Irailak 18, ostirala

17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada Tragoxkan.

Ondoren, globo gerra.

18:30 Buruhandiak eta Txaranga.

19:00 Sardina jana txosna aurrean.

23:00 Kontzertuak: Odolaren Mintzoa, Izeberg eta Erokomeri Erromeria.


Irailak 19, larunbata

11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa.

13:00 Buruhandiak.

14:00 Haur bazkaria (Norberak bere bazkaria ekarri eta edariak eta postrea bertan banatuko dira)
.

16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).

16:00 Haurrentzako puzgarriak eta Kar Pista.

17:30 Txokolatada Zaharren Egoitzan.

19:00 Buruhandiak.

20:30 Bertso Afari Musikatua.

Ondoren, kontzertuak: Altxatu, Tania de Sousa eta Itzartu Erromeria.

Irailak 20, igandea

11:00 Toka txapelketa.

12:00 Hamaiketakoa txosnan.

14:00 Herri bazkaria.

17:30 Gorritiren Showa.

Ondoren, buruhandiak.

19:30 Piper dastaketa.

21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.