"Jendartean bidaide", "Carbon Club" eta "Obarixo biaz", 7. Topa Eszenikara datozen antzezlanak

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 9a, 11:08

Irailaren 17tik 19ra ospatuko den 7. Topa Eszenikako eskaintza prest dute aurten. Besteak beste Mikel Laboa plaza eskenatoki izango duen kale antzerkia eta #Kilometroak15-eko ardatzetako bat den inklusibitatea jorratzen duen antzezlanaz gozatzeko aukera izango da astebete barru. "Carbon Club", "Jendartean bidaide" eta "Obarixo biaz" ditugu, datorren Topa Eszenikako izenburuak:

Irailak 17, osteguna: "Carbon Club" kale antzerkia

Ordua: 21:00.

Tokia: Mikel Laboa plaza.

Taldea: Markeliñe.

Iraupena: 60 minutu.

Sarrera: doan.

Zehaztasunak: "Carbon Club", hainbat gogoeta irekitzen dituen bizitzari buruzko metafora da: adiskidetasunaren balioa, patu tragikoa, bizitzeko ausardia, sakoneko lurra, hurbil ditugun gerrak, errebindikazio komunak… Baina, batez ere, lan duin eta neketsuan bizitza eman zuten heroi anonimo horiei mirespenez beterik eskainitako omenaldia da".

Antolatzaileak: Antzerki Ekintza eta EHAZE.

Laguntzailea: Usurbilgo Udala.

Irailak 18, ostirala: "Jendartean Bidaide" 

Ordua: 19:30.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Zehaztasunak: "Nolako jendartean bizi gara? Zertan datza inklusio parte-hartzailea? Antzerki talde honen esperientziak erantzunetara eraman zaitzake. Hamaika lagunek talde artistikoa osatu dute eta zailtasun nabarmen batekin aurkituko dira: denbora epe laburrean prestatu beharko dute jendaurreko emanaldia. Antzezle bakoitza bere iaiotasunetik ariko da eta taldekideen arteko hartu emana eta elkar ulermena funtsezkoa izango da ikuskizuna garatu ahal izateko, lortuko al dute?

Obraren deskribapena: Antzerkia eta zuzeneko musika uztartzen dituen proposamen artistiko-inklusiboa. “Antzerkia antzerkiaren barruan”. Antzezle talde anitza aurkituko dugu “Egunero gattunk artistak!” obra prestatzen eta prozesu hori nola bizitzen duten partekatuko dute. “Jendartean bidaide” ikuskizuna testuinguru jakin batean inklusibitatea erakusten duen esperientzia bat da, urrats bat, eta zertan datzan jabetzeko adibidea. Obraren azken zatian, inklusioari buruzko solasaldia gidatuko du Jurgi Olasagastik.

Talde artistikoa: Ana Elordi, Anabel Arraiza, Bouchra Bagdadi, Enrike Amilibia, Eugeni Alzibar, Satxa Soriazu, Telmo Irureta, Xanti Agirrezabala.

Zeinu hizkuntzan zuzeneko itzulpena: Jugatx Agirre.

Eta lagun gehiago: Ana, Esteban, Irati, Miren.

Zuzeneko musika: Satxa Soriazu.

Solasaldia gidatzen: Jurgi Olasagasti.

Gidoia eta zuzendaritza: Alex Tello.

Iraupena: 65 minutu.

Sarrera: 5 euro (salgai aurrez, Gattunk Dendan).

Antolatzaileak: Antzerki Ekintza eta EHAZE.

Laguntzaileak: ILGE Irrien Lagunak Gizartegintza Elkartea, #Kilometroak15, GKEF Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa, ATEA TEATRO, Ainhoa Moiua eta Idoia Sanchez, Usurbilgo Udala.

Irailak 19, larunbata: "Obarixo biaz" 

Ordua: 20:00.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Sarrera: 5 euro, egunean bertan.

Taldea: Traman & Brix Ondarrutik.

Zehaztasunak: "Emakumezkoak dira taldeko antzezleak: 20 eta 60 urte arteko ondarrutarrak. Ana Elordi aktoreak zuzentzen du 2007. urtetik Traman & Brix taldea, eta berak zuzendutako antzerki tailer batean elkartutako partaideek osatzen dute taldea".

Antolatzaileak: Antzerki Ekintza eta EHAZE.

Laguntzailea: Usurbilgo Udala.