Usurbilgo jatorri aniztasuna zenbakitan bildu du Udalak

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 9a, 11:22

Larunbatean ospatuko den Usurbil Herri Anitza jaialdia, jatorri ezberdinetako herritarren arteko loturak, harremanak sendotzeko ezin baliagarriagoa izango da ziur, elkarren berri izan edota elkar ezagutzeko baita. Elkar ezagutza sustatzeaz ari garela, Usurbilgo Udalaren web orrialdean, usurbil.eus atarian sartzen bazarete,  “Jatorri Aniztasuna Zenbakitan” izeneko kontsultarako atal berri bat duzue, datu interesgarri askorekin. Udalak Aztikerrekin elkarlanean landu duen guneak helburu argi bat du; “datuen bidez elkar ezagutza sustatzea, migrazio eta jatorri aniztasunaren eremuan”. Eta sarri indar hartzen duten esterotipo negatiboak deseraikitzen laguntzea.

Azken urtebeteko datuak bildu eta modu ulerterraz batean aurkeztu dizkigute web orrialde berri honetan; besteak beste, Usurbilen dugun jatorri aniztasuna, bilakaera, iazko bajak eta altak, migrazio saldoa... zenbakitan ageri dira.

Adibide moduan, Usurbilgo bizilagunen 2015ari dagozkion jatorri aniztasunari loturiko datuak dituzue segidan. Usurbil Herri Anitza dugula argi erakusten dute:

-Herritarrak guztira: 6.201.

-Euskal Herria: 5.128 (%82,7)

-Europa: 796 (%12,7).

-Amerika: 197 (%3,2).

-Afrika: 57 (%0,9).

-Asia: 21 (%0,3).

-Ozeania: 2 (%0,0).

Informazio gehiago: usurbil.eus /udal.aztiker.com/usurbil/

Usurbil Herri Anitza!

Irailaren 10etik 20ra

Sutegiko erakustaretoan: “Emakumeen arteko sareak ehunduz” Palestinako lurralde okupaturako bidaia.

Proiektuaren informazio guztia http://www.unrwaeuskadi.org/tejiendo-redes/home/ webgunean edo @UNRWA_euskadi twiterrean aurki dezakezue.

Irailak 12, larunbata

11:30 Ekitaldiaren irekiera frontoian. Usurbilpediaren aurkezpena Elhuyarren eskutik.

12:30 #Kilometroak15-en "Lotzen GaTTunk" abestia herritarron ahotsetatik kantatzeko ekitaldia Mikel Laboa plazan.

13:00 Herrialde desberdinetako jaki dastaketa frontoian.

17:00 Buruhandiak Dema plazan.

18:00 Aniztasunarekin dantzan frontoian: Usurbil Dantza Taldea, "Hondureños en Gipuzkoa" taldea eta munduko dantzak; Warda Mallal.

19:00 Kontzertua: Berriketan taldea.

Irailak 13, igandea

Goizetik 15:00ak aldera arte, aniztasunaren aldeko pintxo berezien ibilbide gastronomikoa, Aitzaga, Artzabal, Txiriboga, Txirristra eta Bordatxo tabernetan. Pintxoetako produktuen gaia: "Munduko janariak". Pintxo berezia eta edaria, 2 euroren truke.

15:00 Zozketa Bordatxon. 
Sariak:

1. saria: 150 euroko erosketa balea.

2. saria: 2 lagunentzako afaria.

Antolatzailea: Hurbilago Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkartea. Babeslea: Usurbilgo Udala.

Irailak 16, asteazkena

19:00 Jon Maiarekin solasean, Sutegi Udal Liburutegian: migrazioaz, kultur aniztasunaz..."Riomundo" liburua aitzakia hartuta.

Oharra: liburuaren aleak eskuragarri liburutegian. Baina liburua irakurri gabe ere bertaratu daiteke ekitaldira.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, #Kilometroak15, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Hurbilago Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkartea.