Oporren ostean, berriz ere gorantz langabetu kopurua Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 9a, 12:32

Opor hilabeteak atzean eta ikasturte berria hastearekin batera, gorantz Usurbilgo langabezia tasa. 322 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak udalerri honetan abuztuan. Uztailean baino 16 langabetu gehiago.

Oraingoan, gorakada bereziki gizonezkoen artean eman da. Nabarmen gainera. Uztailean 141 gizonezko ziren lanik gabe, abuztuan 157. Halere, gizonezkoen tasak emakumezkoenaren azpitik segitzen du. Uztailean bezala, abuztuan ere 165 emakumezko zenbatu dituzte Usurbilen lanik gabe.

Gizonezkoen kontratazioak emakumezkoena bikoiztu du berriz

Langabeziak gorantz egin duen artean, kontratazioa dezente jaitsi da. 482 kontratu erregistratu ziren uztailean, 319 abuztuan. Ia denak, 463, aldi baterako. Kasu honetan ere, gizonezko eta emakumezkoen arteko aldea nabaria da. Erregistraturiko 211 kontratu gizonezkoenak izan ziren, haren erdia soilik, emakumezkoenak, 108.

Bailaran eta Gipuzkoan ere gorantz langabezia abuztuan. 87 langabetu gehiago Buruntzaldean eta ia 600 gehiago Gipuzkoan.

2015eko abuztua

Usurbil: 322.     Buruntzaldea: 4.408.    Gipuzkoa: 42.840.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 157.

25 urtetik behera: 6.

25-44 urte artean: 75.

45 urtetik gora: 76.


Emakumezkoak: 165.

25 urtetik behera: 6.

25-44 urte artean: 89.

45 urtetik gora: 70.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 9.

Industria: 55.

Eraikuntza: 32.

Zerbitzuak: 208.

Aurretik lanik gabe: 18.

Erregistraturiko lan kontratuak

Guztira: 319.

Aldi baterakoak: 306.

Zerbitzuen sektorean: 184. 105 industrian.

Sexuaren arabera: 211 lan kontratu gizonezkoenak, 108 emakumezkoenak.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 928.

Astigarraga: 294.

Hernani: 1.238.

Lasarte-Oria: 1.284.

Urnieta: 342.

Usurbil: 322.

Guztira: 4.408.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 42.840.