Galiziarrak Usurbilen, bertako hondakinen kudeaketa eredua ezagutzen

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 9a, 21:18

Galiziarrak bisitari asteazken arratsalde honetan Usurbilen. Iruditan duzue Pontevedrako Aldundiko eta udaletako ordezkari politiko eta teknikari taldea, Artzabal atarira iritsi berritan. Egunotan Hego Euskal Herrian barrena, hondakinak kudeatzeko dauden eredu ezberdinak ezagutzeko egiten ari diren bidaiaren baitan, Usurbilen egin dute geldialdia. Euskal Herrian atez ateko bilketan aitzindari dugun udalerri honetan hondakinen kudeaketaren eremuan egiten denaren berri jaso dute, udal ordezkarien eskutik.