Palestinako lurraldeko okupatuetako emakumeen egoera islatua gaurtik, "Sareak ehunduz" erakusketan

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 10a, 09:31

Gaurtik Sutegiko aretoan "Sareak ehunduz" erakusketa bisitatzeko aukera izango dugu irailaren 20ra arte. Larunbaterako antolatua dagoen Usurbil Herri Anitza jaialdiaren testuinguruan irekiko da, Palestinako lurralde okupatuetako emakumeen egoera ezagutaraztea helburua duen gunea.

Antolatzaileek azaldu dizkigute, erakusketaren nondik norakoak. "UNRWA Euskadi elkarteak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzarekin, garatzen duen "Jabekuntzaren erretratuak" proiektuaren jarduera bat da. Proiektuaren helburua Palestinako lurralde okupatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko emakumeen arteko sareak ehuntzea da.

2013ko ekainean, Euskal Autonomia Erkidegoko 10 emakume elkarteetako kideek Palestinako lurralde okupatura bidaia egin zuten, Israelen okupazioaren eragina eta Palestinako hainbat elkartek emakumeen eskubideen alde garatzen duten lana ezagutzeko. Bidaia honen ondorioz erakusketa hau sortu da, bidaian parte hartu duten emakumeen lan kolektiboa izanez, bertan bizi izandakakoa ikuspegi propio batetatik islatu nahi du.

Bidaia ondoren, ordezkaritzan parte hartu zuten emakumeek hainbat ekintza martxan jarri dituzte, Palestinako lurralde okupatuko emakumeen egoeraren inguruan kontzientzia kritikoa hedatzeko euskal gizartean.

Proiektuaren informazio guztia http://www.unrwaeuskadi.org/tejiendo-redes/home/ webgunean edo @UNRWA_euskadi twiterrean aurki dezakezue".

Usurbil Herri Anitza!

Irailaren 10etik 20ra

"Sareak ehunduz" erakusketa Sutegin.

Irailak 12, larunbata

11:30 Ekitaldiaren irekiera frontoian. Usurbilpediaren aurkezpena Elhuyarren eskutik.

12:30 #Kilometroak15-en "Lotzen GaTTunk" abestia herritarron ahotsetatik kantatzeko ekitaldia Mikel Laboa plazan.

13:00 Herrialde desberdinetako jaki dastaketa frontoian.

17:00 Buruhandiak Dema plazan.

18:00 Aniztasunarekin dantzan frontoian: Usurbil Dantza Taldea, "Hondureños en Gipuzkoa" taldea eta munduko dantzak; Warda Mallal.

19:00 Kontzertua: Berriketan taldea.

Irailak 13, igandea

Goizetik 15:00ak aldera arte, aniztasunaren aldeko pintxo berezien ibilbide gastronomikoa, Aitzaga, Artzabal, Txiriboga, Txirristra eta Bordatxo tabernetan. Pintxoetako produktuen gaia: "Munduko janariak". Pintxo berezia eta edaria, 2 euroren truke.

15:00 Zozketa Bordatxon. 
Sariak:

1. saria: 150 euroko erosketa balea.

2. saria: 2 lagunentzako afaria.

Antolatzailea: Hurbilago Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkartea. Babeslea: Usurbilgo Udala.

Irailak 16, asteazkena

19:00 Jon Maiarekin solasean, Sutegi Udal Liburutegian: migrazioaz, kultur aniztasunaz..."Riomundo" liburua aitzakia hartuta.

Oharra: liburuaren aleak eskuragarri liburutegian. Baina liburua irakurri gabe ere bertaratu daiteke ekitaldira.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, #Kilometroak15, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Hurbilago Usurbilgo Merkatari eta Ostalarien Elkartea.