Jon Maiarekin solasean Sutegi Udal Liburutegian

Usurbilgo Udaleko Berdintasun Sailak gonbidatuta, eta Usurbil, herri anitza! 2015 ekimenen baitan, Jon Maia bertsolari-idazle-zinegilea izango dugu Sutegi Udal Liburutegian datorren Irailaren 16an (asteazkena) , arrataldeko 7etan. Saioan zehar, migrazioaz, kultur aniztasunaz... jardungo du, eta migrazioaz diharduen Riomundo bere eleberria ere ahotan izango du.

Jakizue, Riomundo liburuaren aleak, bai euskaraz, bai gazteleraz, eskuragarri dituzuela Liburutegian; baita ere, liburua irakurri(ko) ez duen orok, ateak zabalik aurkituko dituela Jon Maiaren jarduna entzun eta gozatzeko. Beraz, denak gonbidatuta zaudete!