Adi, hainbat ikastaroetan izen emateko azken egunak baitira

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 10a, 14:10

Antzerkia, kirol ikastaroak, yoga, Esperientzia Eskola... Denetarik duzue aukeran:

HHI-EPA

Irailaren 11n hasiko dira, 18 urtetik gorako herritarrei zuzendua dagoen doako hezkuntza eskaintzari loturiko klaseak. Gogoan izan, oinarrizko prestakuntza, etorkinentzako programak, hizkuntzak, unibertsitate eta goi mailako zikloetarako sarbide proben prestakuntza, ekintza osagarriak…denetarik eskaintzen dute. Izen emateko ordutegia:

-Goizez: astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara.

-Arratsaldez: astelehenetik ostegunera, 17:00etatik 19:00etara.

Informazio gehiagorako: 943 361 273 edo 012734aa@hezkuntza.net

Einean taldekoen ikastaroak

5 ikastaro aukeran. Interesdunentzako oharra. "Ikastaro hauek usurbildar guztiei zuzenduak daude. Apuntatzeko edo argibide gehiago eskuratzeko irakasleekin harremanetan jarri irailaren 15a baino lehenago", antolatzaileek ohartarazi dutenez.

Laboreak

Noiz: astean behin 2 ordu.

Iraupena: urria-ekaina.

Irakaslea: 609 41 38 83 (Juani).

Bolilloak, punto cruz, gantxilloa...

Yoga

Noiz: astean behin 1,5 ordu.

Iraupena: urria-ekaina.

Irakasleak: 636 71 15 14 (Katia)/605 72 28 25 (Sebas).

Luzaketak, arnasketak, lasaitzea...

Pintura

Noiz: astean behin 2 ordu.

Iraupena: urria-ekaina.

Irakaslea: 609 41 38 83 (Susana).

Oleoa, akuarela, pastela...

Eskulanak

Noiz: astean behin 2 ordu.

Iraupena: urria-ekaina.

Irakaslea: 609 41 38 83 (Susana).

Teknika ezberdinak ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko.

Sabel dantza/Hip hop

Noiz: astean behin 1,5 ordu.

Iraupena: urria-ekaina.

Irakaslea: 637 25 68 51 (Uarda).

Bi dantza hauek ikasteko aukera.

Yoga eta "emozioetan hezten" Santuenean

Abelina Manso eta Juanjo Lertxundi herritarren eskutik, ikastaro ezberdinen bidez yogan eta emozioetan hezteko aukera Santuenean, irailaren 15etik aurrera:

Yoga

-Asteartetan: 18:30-20:00. Irakaslea: Juanjo.

-Astearte eta ostegunetan:

09:15-10:45. Irakaslea: Abelina.

16:00-17:30. Irakaslea: Juanjo.

20:30-22:00. Irakaslea: Abelina.

“Emozioen heziketa”

Aurkezpena: urriak 1, osteguna, 18:30etan.

Iraupena: 40 egun, 7 aste, urriaren 8an hasita.

Bideratzailea: Juanjo.

Informazio gehiagorako, irakasleekin hartuemanetan jarri: Abelina (619 791 170) eta Juanjo (637 413 691).

Muxurbil antzerki tailerra

Ixabel Agirresarobek iragarri duenez, "Muxurbil antzerki taldeak irailean hasiko ditu klaseak. Antzerkiarekin eta antzerkiaz gozatu eta ondo pasa nahi baduzu etor zaitez gurekin. Haur, gazte eta helduak ongi etorriak izango zarete gure artera". Izen emateko:

muxurbil@gmail.com

675 71 23 83 (Ixabel)

Sexu Aholkularitza Gunea

Gaian sakontzeko liburu gomendagarriak, gogoetarako baliabideak, kezkak eta zalantzak argitzeko, orientazio sexuala, sexu-nortasuna, desiraren inguruko zalantzak, harremanetan zailtasunak... Gaion inguruko informazio, formazio eta aholkularitza sexologikoa eskaintzen du, Nagusia 43, behean (Gizarte Zerbitzuetako egoitzan) kokatua dagoen Usurbilgo Sexu Aholkularitza Guneak. Doan, adin guztietako herritarrentzat. Irailaren 15ean irekiko dute berriz eta zabalik izango da hilero, lehenengo, hirugarren eta bosgarren astearte arratsaldeetan, 17:00-19:00 artean. Bertaratu baino lehen, aurrez hitzordua eskatu. Sexune Elkarteko sexologo Elena Jimenezek kudeatzen duen guneari buruzko informazio gehiago: 697 919 516, sexuaholku@usurbil.net edo Facebook: Usurbilgo Sexu Aholkularitza Gunea.

Tximeleta Kirol Elkartea

Gimnasia erritmikoa eta hip-hop ikastaroak eskainiko dituzte ikasturte berri honetan, Oiardo Kiroldegian. Izen emateko deitu 943 116 342 telefono zenbakira.

Oiardo Kiroldegia

Oporraldi ostean sasoian egon nahi duenak, Oiardo Kiroldegiko ekintzen artean aukera dezake. Ikusi programatuak dauden ekintzak zeintzuk diren. "Informazio gehiagorako hurbildu Oiardo Kiroldegira edo deitu 943 372 498 telefono zenbakira", ohartarazi dute antolatzaileek:

-Entrenamendu funtzionala: denbora tarte txikian, intentsitate handiz lantzen diren ariketak.

-Haurdunentzat ariketa fisikoa uretan: ondoezak arindu eta erditze egunerako prestakuntza.

-Igeriketa gidatua: abiadura, erresistentzia eta teknika landuz, bakoitzaren egoera fisikoa hobetzen laguntzen duen lan saioa.

-GAP: indar lana, bereziki ipurmasailetan, sabelekoetan eta hanketan.

-Zumba Gazte: koreografia desberdinez osatutako saioa, dantza eginez (13-16 urte).

-Body Pump: pisu ezberdinekin egiten den lana, gorputza sendotzeko eta modelatzeko.

-Urtero bezala: mantenu gimnasia, Zumba, 3. adina, Pilates, Aerobika, Yoga, Spinning.

Hiri eta industria hondakinen kudeaketa ikastaroa udazkenean

Lehentasunez langabetuei zuzenduriko ikastaro berri hau, irailaren 28an abiatu eta hiru hilabetez luzatuko da. Usurbilgo Udalak antolatu eta Lanbidek diruz lagundutako prestakuntza saio hauetan izen emateko epea zabalik egongo da irailaren 16ra arte. Ikastaroan parte hartzeko "ezinbestekoa izango da, hezkuntzako lehen etapa, eskola-graduatua edo honen baliokidea izatea". Zehaztasun gehiago segidan:

-Nori zuzendua: langabetuei.

-Iraupena: irailaren 28tik abenduaren 17ra.

-Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30-14:00.

-Ikastaroa eskainiko den tokia: Atallu Industrialdeko Prestakuntza Zentroa, Zanpiura 3.

-Ordu kopurua: 270.

-Eskuratzen den gaitasuna: 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria.

-Atal hauek landuko dira: hiri hondakinak edo udalerrikoak biltzea eta tratatzea; industria hondakinak biltzea eta tratatzea; lanpostuan laneko arriskuak prebenitzeko neurriak hartzea.

-Izen ematea, irailaren 16ra arte: Lanbideko bulegoan edo lanbide.euskadi.eus atarian (Kodea: 17.997).

-Informazio gehiago: Usurbilgo Udala (943 371 951, Josune Mujika).

Etumeta AEK euskaltegia

Urriaren 1ean abiatuko dute ikasturte berria Etumeta AEK euskaltegian. Matrikulazio epea zabalik. Klikatu hemen eskaintza osoa ikusteko. Izen emateko eta informazio gehiago euskaltegian:

Astelehenetik ostiralera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.

Nagusia, 43

607 609 379.

usurbil@aek.org

www.aek.org

muntteri.blogspot.com.es

Kz Gunea

Uztailean goizez ireki eta abuztuan itxita izan eta gero, arratsaldez irekiko dute Kz Gunea, astearte honetan hasi eta irailaren 30era arte; 09:00-13:00 artean. Ikastarook eskainiko dituzte:

-Irailak 2-10, 16:00-18:00: Irudi ikastaroa.

-Irailak 16, 16:00-18:00: Kizoa. Collage-ak sortu eta partekatu.

-Irailak 17-24, 16:00-18:00: Ofimatika ikastaroa.

Informazio gehiago: 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net

Esperientzia Eskola

55 urtetik gorako herritarrei zuzenduriko doako Esperientzia Eskolak abiatu du ikasturte berria. Saioak, orain arte bezala, astearte arratsaldero izango dira, Artzabalen. Izen emateko gerturatu Gizarte Zerbitzuetara edo deitu 943 377 110 telefono zenbakira.

"Usurbilgo Esperientzia Eskola 55 urtetik gorako Usurbilgo herritarrek, lan mundua utzi ostean, esperientziak landu, elkar-trukatu eta ezagutza berriak eurenganatzeko proiektua da. Partaideen garapen pertsonala sustatzea du helburu, ikuspegi fisiko, psikiko eta sozial batetik. Bide bertsutik, taldeak herri-mailan eta gizartean eragiteko duen ahalmena ere lantzen da; hau guztia errealitate soziala aztertzeko eta interpretatzeko bitartekoak emanaz.

Hala, ikasturtea iraila eta ekaina bitartean luzatzen da, eta astean bi orduko saio solteak antolatzen dira, astearte arratsaldetan, Artzabal Jubilatuen Etxean. Gai-zerrenda oso zabala lantzen dute partaideek: arnasketak, osasun-zainketa, komunikazioa, informatika, musika, literatura eta abar luze bat. Hau guztia oso modu ireki eta parte-hartzailean burutzen da, eta partaideek ez dute inolaz ere aurretiazko esperientzia edo ezagutzarik izan beharrik", eskolako arduradunek nabarmendu dutenez.