Ile-apaintzaile irakasle bat behar dute Oinarrizko Lanbide Heziketan

Noaua Aldizkaria 2015eko irailaren 10a

Ikasturte honetan bertan lan egiteko litzateke, Atalluko Prestakuntza Zentroan. Usurbilgo Udalak egin duen lan deialdi honen zehaztasun guztiak, jaso bezala segidan:

IRAGARKIA

Usurbilgo Udalak, Oinarrizko Lanbide Heziketarako 2. mailarako ile-apaintzaile irakasle bat kontratatu nahi du, eta bide batez lan poltsa sortu. Hautaketan parte-hartzeko ondorengo baldintzak bete beharko ditu:

-Lan eskatzaile gisa Lanbide erakundean izen emanda egotea

Titulazioa eta/edo akreditazio profesionala:

-Irudi pertsonalaren lanbide arloko teknikaria eta goi-mailako teknikaria.

-Irudi pertsonala lanbide-arloko 3. mailako profesionaltasun ziurtagiria izatea.

-1. mailako ile-apaintzaile ofiziala izatea.

Irakasle bezala esperientzia:

-HLPPetan, Enplegurako Lanbide-heziketan edo hezkuntza sisteman irakasle bezala esperientzia izatea.

Euskara:

-2. hizkuntza eskakizuna edo baliokidea.

Iraupena:

-Aurreikuspena: 2015/09/28tik -2016/04/22 arte.

-Lanaldia: %62,5.

-Ordainsaria. Usurbilgo Udal hitzarmenaren 10. maila.

Eskaerak:

-Izen ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez www.lanbide.eus web-ean. Horretarako difusioan jarriko da 2015eko irailaren 18ra arte.

Hautaketa:

-Lanbidek proposaturiko hautagaiekin burutuko da hautaketa, Atalluko Prestakuntza zentroan.

-Froga praktiko, froga teoriko eta elkarrizketa burutuko dira.

Informazioa:

-Usurbilgo Udala, Garapen eta Hezkuntza Sailean.

-Telefonoa: 943 37.19.51.