Herritarrak gogotik ari dira prestatzen, larunbateko erronka handirako

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 10a, 20:52

Larunbaterako giroa berotzen ari da jada. Ikusi besterik ez zegoen ostegun arratsalde honetan, Agerialde atzealdeko plazak zuen itxura. Ikasle, irakasle, guraso, herritar eta abar arin asko mugitzen aurrera, atzera eta alboetara, besoak gora eta behera. Gogotik prestatzen irailaren 12rako. Denak ondo ikasiak dituzten "Lotzen GaTTunk" eta "Txamunto" abestiak kantatzen eta hauen erritmora taldean dantzan, Jaione Eskudero Udarregi Ikastolako musika irakasleak lankideekin batera gidatu duen entsegu saio orokorrean.

Badator milatik gora ahotsez, denok batera "Lotzen GaTTunk" eta "Txamunto" abestiak kantatzeko egun handia. Ate joka dugu irailaren 12a. Aurretik, gogoan izan, azken entsegu saio orokor bat dagoela programatua ostiral honetarako, ekimen erraldoia ospatuko den toki berean, Mikel Laboa plazan hain zuzen. Antolatzaileek esana dute, Usurbil Herri Anitza jaialdiaren baitan ospatuko den ekimen honetan parte hartzeko ez dagoela aitzakiarik. Helburua ez dela primeran abestea, bertan egotea baizik. Eta ahots kaxkarrik ez dagoela, ahots guztiak izango direla ongi etorriak. Beraz badakizue, oraindik #Kilometroak15 ekimenaren aldeko hitzordu honetan parte hartzeko garaiz zabiltzate. Adi azken deialdiei:

Irailak 11, ostirala

18:30 Entsegu saio orokorra Mikel Laboa plazan.

Irailak 12, larunbata

Mikel Laboa plazan:

10:30 Soinu froga.

12:30 Txamunto eta Gattunk! abestera.

Antolatzaileak: Jaione Eskudero Udarregi Ikastolako musika irakaslea eta #Kilometroak15-eko ikuskizun batzordea.

LOTZEN GATTUNK...

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen gattun harira

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

Hariketan ari

Harik eta behar den artean ari

artean arin

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen gattun harira

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

lokarri listari sokari hari

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen gattun harira

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

Hari artean, hari tira hari hari

Hari artean, ahalari tiraka

Hari artean, hariari tiraka ari

Hari artean, hari ariketa

Hari artean, hari tira hari tira

Ahalari tiraka, hariketa hariketa

Hari GaTTunk

ari GaTTunk TTunk

Hari GaTTunk

baGaTTunk ari

Hari GaTTunk

ari GaTTunk

BaGaTTunk hari

hari GaTTunk GaTTunk

Lotu josi heldu

Bai baGaTTunk

ba ote goaz

goaztean

Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan, gatoztin

Bai baGaTTunk

Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan,

goaztean

Hariketan ari

Harik eta behar den artean ari

artean arin