Kadete nesken eskubaloiko euskal selekzioak igande goizean, 11:15-13:15 artean Urnietako udal kiroldegian egingo duen entrenamendu saioan parte hartzera gonbidatu dituzte Usurbil Kirol Elkarteko 4 kide; Ainhoa Illarramendi, Enara Eizagirre Hueta, Eider Makazaga Estella eta Nahia Zabala. Aloña Mendi, Bera Bera, Elgoibar, Pulpo eta Ereintza taldeko jokalariekin batera entrenatuko dute. Illarramendi eta Eizagirre bigarren igandez segidan deitu dituzte euskal selekzioak antolaturiko prestaketa saiora. Ohikoa bihurtu da jada, Usurbil K.E.-ko eskubaloi jokalariak halako hitzorduetan parte hartzen ikustea.
Denboraldi hasiera gerturatzen
Aldaketa edo atzerapenik ez bada, iraileko azken asteburuaren bueltan abiatuko dute eskubaloi taldeek, 2015-16 kirol urte berria. Euskal Ligan jokatuko duten taldeen edota seniorren neurketen egutegiak, esteka honetan ikus ditzakezue: