Azken entsegua ikusita, plaza txiki utziko du #Kilometroak15-en aldeko larunbateko kantaldiak

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 11a, 20:14

Itxura ezin hobea du larunbateko #Kilometroak15 ekimenaren aldeko kantaldi erraldoiak. Gutxienez mila ahots bildu nahi dira larunbat eguerdiko 12:30etan Mikel Laboa plazan, "Lotzen GaTTunk" eta "Txamunto" abestiak kantatzeko. Frontoi atzealdea txiki geratuko dela dirudi, ostiral honetan egin den azken entsegu saio orokorreko irudiak ikusita.

Gogoan izan, 10:30etan hasiko dira soinu probak. Taldeka kantatuko dira urriaren 4ko jaialdiko abestiaren zati bat baino gehiago. Taldearen arabera, kolore bateko edo besteko kamiseta, niki edo alkandora jantzita eraman:

-Aitak, aitonak, osabak, ohiak: zuria.

-LH 4., 5. eta 6. mailako ikasleak: berde argia.

-HE eta HH irakasleak: "kaki" berdea.

-Espezialistak: horia.

-LH eta DBH Irakasleak: gorria.

-Zuzendari / idazkariak: bexa.

-LH 1., 2. eta 3. mailako ikasleak: urdina.

-DBH Ikasleak eta ikasle ohiak: morea.

-Zaintza, jangela, garbitzaileak, mantenu eta autobus arduradunak: laranja.

-Amak/amonak/izebak, ohiak: gorria.

-HH ikasleak (3, 4 eta 5 urtekoak): arrosa.

LOTZEN GATTUNK...

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen gattun harira

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

Hariketan ari

Harik eta behar den artean ari

artean arin

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen gattun harira

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

lokarri listari sokari hari

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen gattun harira

GaTTunk, GaTTunk,

lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk

Hari artean, hari tira hari hari

Hari artean, ahalari tiraka

Hari artean, hariari tiraka ari

Hari artean, hari ariketa

Hari artean, hari tira hari tira

Ahalari tiraka, hariketa hariketa

Hari GaTTunk

ari GaTTunk TTunk

Hari GaTTunk

baGaTTunk ari

Hari GaTTunk

ari GaTTunk

BaGaTTunk hari

hari GaTTunk GaTTunk

Lotu josi heldu

Bai baGaTTunk

ba ote goaz

goaztean

Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan, gatoztin

Bai baGaTTunk

Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan,

goaztean

Hariketan ari

Harik eta behar den artean ari

artean arin