Sarai Lizaso eta San Juanentzat Kontxako Bandera

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 11a, 14:13

Pozik asko duzue Sarai Lizaso Mitxelena usurbildarra, senideekin batera, bandera irabazi berritan atera eta sare sozialetan zintzilikatu duten ondoko argazkian. Emakumezkoetan 2015eko Kontxako Bandera Sarai Lizaso eta San Juanentzat aurten. Zorionak!

Gizonezkoen txapelketan Bermeok irabazi du Kontxako Bandera. Bi herritar genituen lehian. Bandera irabaztetik oso gertu ibili dira Alex Udabe eta Hondarribia. Sailkapeneko lehen postuan baziren ere, azken jardunaldi erabakigarri honetan bigarren amaitu dute. Bigarren Hondarribia, eta hirugarren Iñaki Errasti eta Orio.

Sailkapenak

Emakumezkoen txapelketa

1-San Juan: 10:38.

2-Hibaika: +1

3-Zumaia: +4

4-Orio: +18.

Gizonezkoen txapelketa

1-Bermeo: 19:20.64

2-Hondarribia: 19:27.44

3-Orio: 19:27.59

4-Kaiku: 19:27.95

5-San Juan: 19:41.36

6-San Pedro: 19:50.45

7-Tiran: 20:09.20

8-Donostiarra: 20:24.55