Mundiala, #Kilometroak15-en aldeko kantaldia

Noaua Aldizkaria 2015ko ira. 12a, 15:23

Dantzan eta abesten, artista bikainak gattunkĀ usurbildarrak. Ikusi bestela, Usurbil Herri Anitza! jaialdiaren baitan eguerdian Mikel Laboa plazan ospatu den #Kilometroak15-en aldeko kantaldi erraldoia. Herritarrak abestiaren eta dantzaren bueltan lotu dira, urriaren 4ko jaialdiaren aldeko saioan. "Lotzen GaTTunk" eta "Txamunto" kantak denok batera abesteko gaurko finkatua zegoen erronka handiari bikain erantzun diote herritarrek. Ederra izan da emanaldia. Aurrerapen moduan, ikusi albiste honi atxikitako bideoa. Laster argazki gehiago.